• 13
    Jan
    , by Alex

Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK)
2016/01/13

Bikaina eta kualitatiboki oso garrantzitsua Txikonek eta ‘Sadpara’k gaur burututakoa: bidea Kinshofer hormaren oinarriraino ekipatzea lortu dute (6.050m gutxigorabehera), eta denda bat, janaria nahiz materiala depositatu dituzte bertan. Goizeko 7:30ean eta haize zakarrak zigortuta abiatu dira 1Ktik (4.800m), eta 15:30ean kontaktatu dute BKrekin esateko altuera horretara iritsi zirela eta beheranzko bideari ekitekotan zirela, 1Krantz eta ondoren BKrantz.

Hortaz, zortzi orduko lana izan da, atsedenik gabe izotz bizian eta itzaletan eskalatzen. 1.200 metroko malda gainditu dute, eta 5.700m-tik 6.050m-ra arte 500 metro soka finkatu dituzte. Bihar berriro ere soka finko hauetatik igotzea da bi eskalatzaileen asmoa, Kinshofer haitz-horma gainditu eta 2K ezarri nahiz hornitzeko beharrezkoa gainean hartuta –haitz-horman iaz finkatutako 11mm-ko sokak era. Gaua 2Kn igarotzea dute buruan.

Bielecki, Nardi eta Czech, ordea, Behe Kanpalekuan egon dira. Bi poloniarrek eta italiarrak zenbait soka eta material igo zituzten atzo 5.700m arte, taldea lehenago iritsitako punturik garainera arte alegia, baina ezin izan zuten gorago jarraitu, istripu baten ondorioz Bielecki 80 metro erori zen maldan behera. Arratsaldeko azken orduan itzuli ziren Behe Kanpalekura, eta bertan jarraitzen dute atseden hartzen..

ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK