• 7
    Oct
    , by Alex

Lerro labur hauen bitartez, jakinarazi nahi dizuet Nanga Parbat (8.126m) mendira itzuliko naizela neguan, joan den urtean egindako lana hobetzera.

Ali ‘Sadpara’ pakistandarraz eta Daniele Nardi italiarraz gain (biak hala biak iazko sokalagunak), Janusz Golab poloniarra eta Ferran Latorre kataluniarra ere ariko dira gurekin batera aurtengoan.

Abendu bukaeran abiatuko gara Pakistanerantz, eta espedizioa otsaila amaiera arte luza daitekeela aurreikusten dugu. Diamir isurialdeko Kinshofer bidetik helduko diogu 8.126 metroko erronkari aurten ere. Gogoratu Nanga Parbat dela neguan sekula eskalatu gabeko 8.000 metrotik gorako bi mendietako bat, K2rekin batera (8.611m)..

ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK