• 5
    Jan
    , by Alex

Behe Kanpalekua (5.250 m). Geure etxe eta bizilekua datozen asteotan. Benetako luxua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoen espedizio bakarra izatea; urtean zehar, masifikatuta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan.

Urtarrilaren 5a, Behe Kanpalekuko lehen eguna. Dena muntatzen, gauza guztiak bere lekuan jartzen, altuerara ohitzen eta geure bizilekua izango dena ahalik eta erosoen, eta gozoen jartzen aritu gara.

Urtarrilaren 6a, indarrez esnatu gara Behe Kanpalekuan geure lehen gaua igaro ostean, eta Puya izeneko ospakizun budista egin dugu, zorte ona geureganatzeko. Bertan, geure materiala (botak, kranpoiak…) jarri eta bedeinkatu egin ditugu, eta egia esan, une hunkigarriak bizi izan ditugu!

14-18 gradu zero azpitik bitarteko tenperatura dugu bertan, eta eguzkiak ordu dezente irauten du; hain zuzen ere, goizeko bederatzi t’erdietatik arratsaldeko laurak arte. Hori opari ederra da guretzako.

Sentsazio oso onak ditut, indarrarekin eta gogoekin sentitzen naiz. Gogorra da, eta lan asko egin behar da, baina pozarren nago; konfiantzarekin, alegia..