• 20
    Jan
    , by Alex

Pumoriko gailurra egin dugu, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna duguna eta munduko mendirik politenetakoen artean izendatzen dutena askok. Everesteko 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, geldialdi bat egin dugu, mendi eder hau igotzeko eta geure indarrak neurtze aldera. Taldea Ali Sadpara, Nuri, Temba Bhote eta nik osatzen dugu eta estilo minimalista eta arinean egin dugu saiakera. Mila esker zuen babesagatik!.