• 26
    Dec
    , by Alex

Bizkaia atzean utzita, Nepalerantz abiatzeko ordua da. Erronka hastear da. Beste urte batez ere, Everest, munduko mendirik altuenak, neguan eta oxigeno artifizialik gabe gordetzen dituen txoko preziatuak ezagutzera goaz. Baina, zinez, niri oxigeno gabe uzten didana aireportura gu agurtzera etorri ziren guztiak direla.

Kathmandun gaude jada. Baina ez gara bakarrik etorri, Loiuko aireportutik ia 900 kilo ekarri baititugu 31 zama desberdinetan banandurik. Eskerrik asko, bihotzez, Turkish Airlines hegaldi-konpainiari. Nepalera iritsi, bisatua egin eta Thamelerantza etorri ginen, atzo arratsaldeko 18:00ean materialaren berrantolaketa egin genuen. Egia esan, une hunkigarriak bizi izan ditut azken egun hauetan, eta ezin izan ditut ehuneko ehunean gozatu, lo gutxi egin izanagatik eta neukan eta dudan erantzukizun handiagatik. Orain, ordea, hauetan egun guztietan esku on bat bota didazuen lagun guztiei eskerrak emateko unea iritsi dela uste dut. Baita hor zaudeten babesle eta jarraitzaile guztiei ere.

Agurtu aurretik, erronkaren hasiera honetan, espedizioaren gako batzuk eman nahi dizkizuet: iaz 11 eskalatzaile izan ginen, aurten 9 izango gara -bat izan ezik, gainontzekoak iaz gurekin aritu zirenak-. Hona hemen: Temba Bothe (Patagonia), Nuri, Cheppal, Pasang Norbu, Wolung Dorgie, Gyelsen (ice doctor) eta Tenzing Gyelsen (ice doctor). Bestalde, Ali Sadpara Pakistanetik eta ni, Alex Txikon. Talde murritzagoa ere posible delako, elkarlanean eta giro onean arituz gero.

Bukatzeko, ez ditut ahaztu nahi iaz gurekin aritu ziren Pablo Magister, Carlos Rubio eta Aitor Barez, agur bero bat bidali nahi diet, eta etxekoei zer esan, kezka eta arduragaz gelditu direnentzat lasaitasuna eskatzen diet eta besarkada handi handi bat bidaltzet diet.

(Argazkiak: Arri Studio).