• 16
    Feb
    , by Alex

Gaizki ez banabil gaur igandea da, otsailak 16. Esfortzu handiko hiru egun daramatzagu. Hilaren 14an Khumbu-ko ur-jauzia hornitzen izan ginen 9 orduz, gogorra bezain zirraragarria. Kanpamentu basera bueltatu, ordu gutxi batzuk deskantzatu eta barriro martxan. Otsailaren 15, goizaldeko 2:15, iada zutik jaude Pechhumbe, Geljen Lama, Nurbu, Oscar eta ni. Gau eder honetan 2.kanpamenturutz goaz urduri eta logura pixkatekin; oso kargatuta baia erritmo onean. Ilbeheran dagoen ilargipean goaz, zeinek bailara osoa margozten duen argi liluragarriaz; ezin duk argazkiak egiteari utzi. Pribilegiatu hutsak garelakoan nago.
1.kanpamentutik pasatzerakoan pizkat gehiago kargatzen gara. Oscar ziztu bizian doa, irribarretsu eta indartsu; oso gizon gogorra da. 2.kanpamenturako kilometro bat falta zitzaigula ordea, bere pausua zeharo aldatzen da. Gaizki sentitzen da, koordinazio falta, minduta... Edema larri bat jasaten ari dela konturatzen naiz. Erabakiak hartzeko unea da: guztiaren gainetik, gogorrak eta ausartak izateaz gain nor bere burua jaizteko gai izan behar garela esaten digute; baina bere egoeran Khumbu-ko ur-jauzia igarotzeak heriotzara eraman dezake. KB dauden Sergio ta Diegori komentatzen diet nik ez dudala Oscar ur-jauzia motxila batetik rapelatzen ikusten. Beraz, 2.kanpamentuan beste gau bat eutsiko dion konfidantzarekin, hurrengo goizerako helikoptero bat eskatzera arriskatzen gara; beste aukera, serac arteko arrakaletan sartu eta gaua negu hotzean igarotzea baita vivac eginez, ezin arrikutsuagoa. Oso bilurtuta gaude guztiot nire pentsemandu bakarra da “mesedez geratu dadila guztia amets gaiztoan...”
Bion motxilak lepoan hartu eta abesti bat datorkit burura : “suela de alpargata”, abesti oso polita baina zerikusirik ez duena bizitako unearekin; ordea, benetako garai gogorrez eta amore emateak heriotza esan nahi duela dizkio. Azken finean gu hemen plazer hutsez gaude... Hala ere, motibatu egiten nau ideiak argitu eta borroka griña piztu. Azkenean 2.kanpamentura iristen gara, non Antonio Cid Oscarren lagun den medikuari deitzen diogu, berak emango dizkigu berau zaintzeko pausuak baita zein medikamentu eman. Zorionez, azkar erantzuten du. Pertsona zoragarria izateaz gain, Oscar suhiltzailea da ta hori kontutan hartzekoa da. Bere tokia bete eta guztia eman du momentu oro baina holako gauzak gertatu egiten dira eta altuera hauetan oso larriak izan daitezke. Batzuetan ez da gai bizitako momentu latzak gogoratzeko. Nekez lo egin dut bera zaintzen... Psikologikoki oso momentu gogorrak diren arren eutsi egiten dugu. Goizeko 7:40etan helikoptetoa agertu eta Oscar darama 2.kanpamentutik aitaren batean, Hollywood-eko pelikula batean bageunde bezala. Minutu gutziren barnean badakit Oscar berpiztu egin dela. Laster jakinarazten didate Katmanduko ospitalean dagoela eta modu egokian eboluzionatzen duela. Guk berriro arnasten dugu.
Hornikuntzak hartu eta gorantz goaz barriro Pechhumbe, Nurbu eta Tenzen Lama. Ez dago haizerik baia hotz asko egiten du. Bailaren gora Lhotseren itzalak irensten gaitu rimaya-ra iritsi arte, mandoak bezala goaz. Behatzak txingurriturik, ia edan ez lorik egin gabe, 3.kanpamenturako bidea ekipatzen hasten gara. Lothe-ren mendebaldeko pareta higatutik harriak etengabe jauzten dira. Eutsi eta pare bat saiakera egiten ditugu baia NO haizeak kalte egiten digu; gainera, 8.000 metrora ere haize bolada gogorrak dabiltzala ohartzen gara. Gelditu egiten gara. Onik gaude eta eutsi egingo diogu, beti bezala, gure onena emanda baia burua hotz eta zehaztasunez. Apaltasunak alde batera utzita, eraginkorrak eta estratega onak gara hala ere, azken hitza ez da gurea..