• 1
    Aug
    , by Alex

Luzea eta mamitsua izan da Nepal eta Indiako motorrekin bizi izan dudan historia nire bizitzan zehar. Denboran atzera eginez, 2007.urtera joko dugu lehendabizi, Royal Enfield Lineart bat erosi eta Igor Astondoa eta biok Nepal guztia alde batetik bestera gurutzatu genuen unera. Motor hori 2015. urtera arte izan genuen, Nepalen lurrikara gertatu eta gordeta genuen etxea erori arte.

Ondoren, 350eko Royal Enfield Bullet Machismo bat erosi eta horrekin Kathmandutik Amritsarreraino bidaiatu genuen, India ezagutuz, iaz autoz egin genuena, alegia. Beti gustatu izan zait motor hori, modelo hori eta batez ere duen historioa, Nepal eta Indiako berezitasunak izanik, beraz, duela 3 urte, hirugarren motorra erosi nuen, 78. Urtekoa eta hona, etxera, ekarri dudan bakarra. New Delhin erosi genuen eta %100 berriztatutakoa da. Felix Criadok ere beste bat erosi zuen berarentzako.

Hala ere, orain ere, karneta ateratzeko denborarik gabe ibili naiz eta azken hilabeteotan ateratzea lortu dut. Beraz, nire ametsa bete eta motorra hona ekartzeko nire eskuetan zegoen guztia egin dut. Horretarako, barkuz ekarri behar izan dut Bartzelonara eta handik kamioiean kaxa baten sartuta hona, Bizkaiara. Kaxa ireki eta lehen buelta ematea Itzela izan da, deskribaezina benetan, izan ere, India eta Nepaleko soinua etorri zait burura. Baita bertako usaina, eta handik barrena bidaiatzean sentitutako emozio eta sentimenduak ere…Itzela..

ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK