• 5
    May
    , by Alex

Espedizioko kide guztiek azterketa oftalmologikoak egin zituzten Bilbon, espediziora abiatu aurretik eta ondoren, ikusmenean izan zitzateken alderaketak ikertu aldera.

Abenturan zehar atzemandako oxigeno faltaren ondorioz, badirudi aldaketa zehatz batzuk gertatu ohi direla begietan ere eta horrek lotura zuzena duela burmuinarekin. Lehen ikerketa batean, espedizioko kideen ikusmena aztertu zuten irakurri zitzaketen letren zenbaketa bat eginez.

Begiko egituren egoera aztertu zuten medikuek (erretina, koroidesa eta begiko nerbioa) OCT izeneko koherentzia optikoko tomografia aparatu espezializatu baten bitartez. Alegia, erretinaren, koroidesaren eta nerbio optikoaren lodiera neurtzen duen eskaner gisa funtzionatzen duen aparatua.

OCT-angiografiarekin odolaren jarioa neurtu daiteke ere, zeina erretina eta nerbio optikora iristen den, eta ondobidean, hipoxiaren eta hiperkapniaren ondorioz atal hauetan aldaketarik egon ote den egiaztatu.

ALEX TXIKONEN EXTREM GENETICS PROIEKTUA:
Jose Manuel Soria medikua
Unit of Genomic of Complex Diseases. Biomedical Research Insitute Sant Pau (IIB-Sant Pau). Barcelona.
Lexa Nescolarde medikua
Emma Roca
Research Centre for Biomedical Engineering, Universitat Politècnica de Catalunya, Barcelona, Spain.
Laura Pelegrin medikua
Oftalmology Department. Hospital Clinic. Barcelona.