• 20
    Apr
    , by Alex

Goi mendietan aritzea zer den ulertzea zaila izaten da, benetan, gailur bat lortzeko egin beharreko lan guztia ezin baita gertuko mendi bat igotzearekin alderatu. Alpinismoa ez da atera eta igo, gauza asko dira, eta lan asko soilik mendian barrena abiatzeko. Bestalde, garaierak errendimenduan dakartzan ondorioak azpimarragarri ditugu, izan ere, altuera hartzen dugun heinean, presio atmosferikoa jaisten da, eta era berean, airea eta oxigenoa osatzen duten gasen presioa ere jaisten da.

Beraz, 5400 metroko altueran, gorputzak itsasoaren mailan dugun oxigenoaren erdia du soilik. Horren ondorioz, organismoko funtzio askok eraldaketak jasatzen dituzte eta gaixotasun larriak sortu daitezke.

Eta nola ez, errendimenduan ere egin handia du!

Nahiz eta egokitzapen prozesurako erremintak ditugun nahiz eta gabeziak jasan, 2000 metrotara lan aerobikoa pixka bat jaisten da, hain zuzen ere, %97ra. 4000 metrotara zertxobait gehiago, hain zuzen ere, %80ra, eta 6.000 metrotara igotzen baldin bagara oxigeno falta dezente nabarituko da eta errendimendua %60 baino zertxobait gutxiagora iritsi daiteke.

Baina zer gertatzen ote da K2 mendiak dituen 8611 metrotara iritsiz gero? Geure gorputzaren funtzionamenduan horrenbesteo eragina duela, non errendimendua itsasoaren mailan dugunarekin alderatuta, soilik %12koa izatera iristen dela. Alegia, hanka bat bestearen ostean mugitzea esfortzu imajinaezina dela.

Hau guztia jakinda orain aurrera ematen dugun pausu bakoitza gehiago baloratuko dugu, gailurrerako bidea kontzientzia handiagoz egingo dugu.

Kepa lizarraga eta Josep Sanchis gure doktoreen eskutik, IMQ rekin batera..