• 19
    Mar
    , by Alex

Prest gara jada K2 mendiko (8611 m) azken gailur saiakerarako, ez azkena, ordea, neronek
nahi dudalako, baizik eta asko hausnartu eta aukera berriak kontsultatu ostean, neguaren
bukaera honetan, etxera itzultzeko ordua iritsi delako. Horrenbeste lan eginda, tristura
handia dut bueltatu behar izanagatik. Geure gauzak batzen ari gara eta Behe Kanpaleku
guztia desegiten. Geure etxea izan da hiru hilabetez eta hori ez da hain errez ahazten.
Gainera, mendi ikaragarri hauek aurrean ditudala, gailur saiakerako emozio guztiak ditut gori-
gorian eta zuekin partekatu nahi ditut.

Martxoak 14, 10:00 am. Behe Kanpalekutik abiatu gara, nahiko geldo, esfortsu handiegirik ez
egiteko datozen egunei begira eta 7 ordu gorabehera, Lehen Kanpalekura iristen gara.
Otsailan haizeak ez digu betarik eman eta ezin izan dugu igoera nahiko genukeen bezala
prestatu. Duela bi urte esan nuen bezala, K2 mendia benetan igo nahi ahal izateko, hiru urtez
jarraian etorri beharko litzateke.

Lehen Kanpalekura iristen gara, 6100 metrotara. Cheppalm Wallung, Geljen, Pasang eta biok
koordinazio onean goaz Felix eta Ignaciorekin batera, zeinak Lehen Kanpalekura igo diren
zerbait hegaz joan bazen ikustera eta dendak muntatzen laguntzera. Ostean, Behe
Kanpalekura itzuli ziren datozen egunetan 2. Kanpalekutik beherakoa garbitzen eta batzen
aritu beharko baitziren.

Egunak aurreikusitakoa baino itxura txarragoa du, baina moldatzen gara eta bi taldetan
banatzen gara lo egiteko. Martxoak 15eko goizean giro hobea atzematen dugu baina
minutuek aurrera egin ahala, aldatzen doa. Taldekideetako bat ez dago ondo. Geljenek gau
txarra igaro du ta mina zuen sahiets aldean. Behera joateko esna genion eta Behe
Kanpalekuko kideei deitu genien gorantz abiatzeko berari jaisten laguntzeko. Besteok aurrera
jarraitzen dugu eta hiru ordutan soilik Behe kanpalekura iristea lortzen dugu. Geure asmoa
aurrera egitea zen, baina eguraldiak ez zigun betarik eman eta 6500 metrotara hartu genuen
atseden. Hurrengo goizean, Wallung ez zen ondo sentitzen, gau txarra igaro zuen botaka eta
botaka eta Behe kKanpalekura itzultzeko esan nion, horrela ez niola utziko gorantz igotzen,
beraz, Behe Kanpalekukoei deitu eta berari laguntzera hurbiltzeko esan nien.

Martxoak 16. Goizeko 5:30etan esnatu nintzen, eta jo ta harrituta nengoen aurrean neukan
paisaia ikaragarriarekin. Aurrera egiten dugu Cheppal, Pasang eta hirurok. Pisu askorekin
goaz, ekipatzen jarraitzen baitugu aurrera goazen heinean, soka zaharrak bakarrik baitaude
20 metroro; itxura eskasarekin, gainera. Horiei helduz gero, hil zaitezke edota bigarren
aukera bezala, igo eta jaitsi ahal den bezala. Beraz, bi aukera oso arriskutsu.
‘Chimenea House’ delakoan, koreanako 30 metro berri bakarrik aurkitzen ditugu. 2.
Kanpaleku altutik jarraitzen dugu eta mendian gelditu diren hainbat alpinistaren arrastoekin
egiten dugu topo… haize hotzak gogor jotzen gaitu. Ekipatzen jarraitzen dugu soka
zaharretako hiru lerrotik eta línea berri bat ekipatu dugu 7020 metroraino. Denda montatzen
dugu Jet Stream delakoa badatorrela somatzen dugulako. Haize bortitzarengandik babesten
gara eta Karakorumeko neguak eskaintzen dituen paisai ederretan murgiltzen gara. Kamara
atera eta sekulako argazki eta bideoak egin nituen. Cheppal dendan gelditzen da mina
duelako atzamar batean, eta Pasang eta nik sokak hartu eta hurrengo metroak ekipatzen
jarraitzen dugu. 7150 metrotaraino iritsi ginen eta bagenekien hemendik aurrera soka
zaharrak daudela eta bakarrik igo ahalko ginatekeelako eguraldiak horretarako lehioa ematen
baldin bazuen. Dendarantz jaisten gara eta orduan konturatzen naiz Inreacch-a motxilan utzi
nuela eta horregeitik ez zuela kota hori markatzen, pena. Hala ere, itzela izan dira Pasang eta
biok bizitako momentu horiek.

Dendan sartzen gara berriz ere eta gau guztia lorik egin gabe ematen dugu eguraldiak beta
emango ote digunaren zain, jakin badakigu gailurra ia ezinezkoa dela, baina jakin bagenekien
laugarren Kanpalekura 5 ordutan iritsi ahal ginela te handik beste lau ordutan ‘cuello de
botella’ izeneko toki ezagun eta arriskutsura.

Oso baliagarria izango litzateke bertara heltzea mendi hau hobeto ulertzeko eta beste
alpinistei esateko nola igo ahal dan benetan K2 mendia neguan, bertatik ikusita. Baina orduek
aurrera egiten dute eta haizeak 50 km/ordu baino gehiagoko abiaduran jotzen du. Ez dut
gure bizitza arriskatu nahi norbait baino gorago igo garela esateko eta ezer ez lortzeko
truquean. Nik eta nire taldeko kide guztiak bizirik jarraitzea eta horrelako abenturekin
amesten jarraitzea nahi dut. Erabakita, jaitsi egingo gara. Une benetan gogorrak dira 3.
Kanpalekua desegiterakoan. Hiuron artean 200 soka daramatzagu, 4 piolets wuark, 8
izotzezko torloju, 5 epigas primus bereziak neguan izotza urtzeko 40 gradu zero azpiko
tenperaturetan, 3 saku, 3 esterilla, msr reactor bat, denda bat eta janari pixkat bat eta edari
asko.

Destrepatzen hasten gara gure lerrotik mosketoia igaroz eta oso arin rapelatzen dugu 2.
Kanpalekura iritsi arte. Bertan, 15 kg zabor batzen ditugu Behe Kanplekura jaisteko. Handik 1.
Kanpelkura jaisten gara eta azken denda eta igluen moldea jaisten ditugu. Pena handia da
ezin bertan muntatu izana iglua behe kanpaleku eta behe kanpaleku aurreratuan bezala.
Ikasketa guztiak aukera berri bat direla esango nuke, beraz aurrera, hurrengorako. Geure
lerrotik rapelatzen jarraitzen dugu Felixek eta Ignaciok tarte hau guztiz garbitu baitzuten.
Behe Kanpalekura iristen gara. Azpimarragarria da ekipatu ditugun 3.000 metro soketatik
1.200 gurekin jaitsi ditugu, 200 metro bat glaziarrean eta gainontzekoa goian. Sortutako
zabor guztia jaistea lortu dugu baita mendian topatutako zaborraren parte bat ere; horien
artean, 200 metro koreana, 4 saku hori eta 30 kg zabor. Horretarako, Felix eta Ignacioren
laguntza ezinbestekoa izan da.

Bestalde, Behe Kanpalekuan, gainontzeko kideek dena batu eta erreziklatu egin dute, gutxi
gora behera, 200 kg 25 kiloko boltsetan latak eta zaborra bereizturik. Mendian 1.800 metro
soka soilik utzi ditugu, gainontzeko guztia jsitsi dugu. Oso garrantzitsua iruditzen zait hau
aipatzea, ez baita honetaz askorik hitz egiten eta mendizaleok kontziente izan behar gara
gehien maite duguna ahalik eta garbien utzi behar dugula.

Gainera, K2 mendian, neguan, uste dut %100 eraginkorra dela gainean jaitsi ezin diren gauzak
mendian behera botatzea, izan ere, ehunka kilo soka beherantz bota ntiuen jakinda mendi
honetan egin ahal dela, eta kanpaleku batetik bestera jaisten hor aurkitzen nuen, hurrengora
jaitsi eta horrela Behe Kanpalekura jaitsi arte. Udan ere batzuek asko eskertu dituzte utzi
ditugu soka berri horiek eta depositoa, batez ere, 7 summiteko lagunek.

Azkenik, hainbat kontu garrantzitsu azpimarratu nahi ditut:

- Zaborra eta materiala batzearen garrantziari lotuta, Nuri kidea helikopteroz jaitsi
behar izan zutenean, atzamar batean zuen konjelazioaren ondorioz, 3 kilo zabor sartu
genituen helikopteroan bertan beherantz jaisten. Jende askok zoriondu gintuen
Pakistanen, orain arte inoiz ez baitzen helikopteroan zaborrik jaitsi.

- Metereologoek lan ikaragarria egin dute, baina neguko K2 mendiak ezuste ugari
ematen ditu egunero eta oso zaila da asmatzea. Horrexegatik, datorren urteari
begira, estazio metereologikoa behe Kanpalekuan jartzeaz gain, altuerako
kanpalekuetan ere jarriko ditugu. Horixe izango da lehen hobekuntzetako bat.

- Asko hitz egin da, agian gehiegi, K2ko neguko espedizioan izan diren lerro bikoitzez
ekipatzerako orduan. Orain arte ez dut esna nahi honetaz hitz egin, guk gure lanaz
soilik hitz egin dugulako beti, baina azpimarratu nahi dut negu honetan soilik lerro
berri bakar bat egon dela. Hain zuzen ere, 5.300 metrotatik 7.150 metrotara 3.000
metro soka ekipatu ditugu 72 bileretan, zeinak horietako 46 grabatuta ditugun eta
lerro bakarra dagoela argi ikusten den. Lehiakor izateaz epaitu zaigu egia izan gabe.
Ez genuen lerro paralelorik, bakarra zegoen. Horrek, gainera arazoak sortu ditu gure
espedizioan, soka zaharrak egoera txarrean egonik, geure lerroakin elkartzen zelako
eta ezin genituenez ebagi, rapelatzerako orduan arazoak genituen geure segurtasuna
bermatzeko.

- Azkenik eta neure iritziz, K2 mendia neguan igotzekotan, martxoan soilik izan
beharko litzateke, eta negua otsailan bukatzen dela pentsatzen dutenek abenduaren
hasieran edota urtarrilaren lehen egunak arte egin dezala ahalegina. Baina nik uste
nahikoa dela Behe Kanpalekura otsailaren lehen asteetan heltzearekin, izan ere, 3
edo 4 egunetan posible da 3. Kanpalekuraino iristea eta handik 6 egunetan 4.
Kanpalekuraino. Etxera iristean, publiko egingo dugu geure estazio metereologikoak
batu dituen datuak eta horrek iritzi hau sostengatuko du datu errealekin.

- Aukera bakarra izan daiteke Behe Kanpaleku edo Behe Kanpaleku Aurreratutik atera
3. Kanpalekuraino eta 7.400 metrotatik gailurrera iristea eta bertara jaistean berriz.
Edota, duela aste batzuk Reinhold Messnerrek esan zigun bezala, berak uste du 2.
Kanpalekutik ere jo daitekeela gailur saiakera. Finantzazioa lortuz gero, gogor eta
asko lan eta entrenatuko dugu bertara itzuli ahal izateko eta 2. Kanpalekutik
saiatzeko, bakoitzean gehiago konbentzitzen bainau teoria horrek.

- Espero dot beste alpinista batzuek ere igluen eta haizearen kontrako harresien ideiei
jarraipena ematea. Igluek, hain zuzen ere, udaberrian zehar mantenduko dira eta
neguak elurraz ondo estaltzen baldin badituzte, udan ere bai..