• 1
    Mar
    , by Alex

Otsailaren 23an, larunbata, talde guztia Lehen Kanpalekurantz abiatu ginen, hain zuzen ere, 6.100 metrotara. 5 ordu eta erdi soilik eman genituen bertara iristeko. Behin bertan, Ignacio, Felix eta Josep Behe Kanpaleku Aureratura itzuli ziren, materiala garraiotzen lagundu ostean. Gainontzeko eskalatzaileok Lehen Kanpalekuan eman genuen gaua baikortasun handiarekin. Baikortasun horrek, ordea, ez zuen askorik iraun. 24ean, igandea, zazpi eskalatzaileetik soilik Cheppal eta biok egin baikenuen 2. Kanpalekurantz bidea. Haize bortitza zegoen eta nekez egin genuen gora. Azkenean, tximinia house ezagunarne magalera iritsi ginen 6.600 metro ingurutara. Kokaleku hau askoz ere hobea iruditzen zaigu ahal den tamainan, haizearengandik hobeto babesten gaituelako. Hala ere, asko kostatu zitzaigun denda muntatzea, eta nekez baina lortu genuen bion artean.

Alpinistok neguan hartzen dugun konpromezua handia da. Iluntzea iritsi eta ez genuen ia lorik egin gau osoan, geure helburu nagusia denda eustea zen hau hegan ez ateratzeko. Hurrengo egunean, hilak 25, geure kideen zain geunden eta azkenean 2. Kanpalekurantz igotzea lortu zuten. Bitartean, Cheppal eta biok beste repisa bat egin genuen eta kokalekua hobetzen saiatu ginen 26a printzipioz eguraldi onena iragartzen zen eguna.

5 orduren ostean, talde guztiak bat egin genuen eta haize boladak 70 eta 80 kilometro/ordukoak izatera iritsi ziren. Gogorra izan zen benetan bigarren gau hura. Nuri, Cheppal, Waung, Geljen, Pasang eta neguko espedizioetan esperientzia gehiago duen Pawelek ere esan zidatenez, bizi izan dituzten gaurik gogorrenetako izan zen. Haizeak gogor jotzen zuen eta lanak izan genituen denda berriz desmuntatzeko. Hala ere, denak du bere alde ona eta honek indartsuago egin gaituela ohartu naiz. Sentsazio termikoa haize ufada bortitzekin elkartzean, gorputzaren mugak ezagutzera iristen zara. Beti ere tentuz, ordea, eta mugarengandik hurbil egotean gelditu egin behar da eta Behe Kanpalekura jaitsi, talde guztiaren segurtasuna bermatze alde. Eguraldia gorabehera, pozik gaude beste aklimatazio puntu bat egin eta hurrengoan gailurrera igo ahal izateko bezain besteko materiala utzi baitugu bertan..