• 19
    Feb
    , by Alex

Geure espedizioko Kepa Lizarraga eta Josep Sanchis medikuen eskutik.

Haizeaz arropa egokiarekin babestu gaitezke, baina ezinezkoa da geure gorputzaren barrenera iristea sahiestea arnasa hartzen dugun aldiro. Altuera handietan, WinterTopAppeal espedizioa bizi den tokian, hain zuzen ere, Alex Txikonen taldeak arnasten duen haizea hotza eta sikua da. Arnas bideek eragina pairatu dezakete, sudur zuloetatik eta eztarritik bronkioetaraino. Efektu hauek sahiesteko bederen, zenbait bitamina eta hidratazio asko ditugu erabilgarri. Gainera, buff edota bufandatik arnastea aholkatzen da. Hauek berotu eta hezetu egiten dira geure arnasketarekin eta era berean, haizea hezeago eta epelago iritsiko da arnasketa aparatura. Antzinako era dirudien arren, hainbat gaixotasun sahiesteko modurik eraginkorrenetakoa dela esan genezake..