• 17
    Feb
    , by Alex

Datozen egunetan Behe Kanpalekua gogor astinduko duen urakanarengandik ahalik eta gehien babesteko asmoarekin, elurrezko harresi bat egin dugu. Izan ere, datozen egunetan 60-90 km/orduko haize bortitza izango dugu Behe Kanpalekuan eta 210 km/ordutik gorako haize boladak K2ko gailurrean; hain zuzen ere, urakanaren 4. mailako parekoa. 20 zentimetroko zabalera eta 1.80 zentimetroko altuera du harresiak. Aste hauetan guztietan igluek erakutsitako bermearen ostean, fortifikazioan sinesteko arrazoiak anitzak dira. Badirudi, urakanaren ostean, eguraldi ona datorrela eta mendian lanean jarraitzea ahalbidetuko digula, baina "hemen eta orain" esaerak dioen bezala, lehenik eta behin aurretik dugunarengandik babestea dugu orain helburu Goiko aldean, haizearen indarra gelditzeko hainbat teknika burutu ditugu. Azkenik, harresia egiterako orduan, Vauban ingeniariak XVI. mendean frantzia fortifikatu zueneko garaia izan dugu hizpide.

.