• 9
    Feb
    , by Alex

BC3 puntako ikerketa zentrua da eta 2008. urtetik bere jarduna honakoa da: klima-aldaketaren eraginak aztertu. Glaziologia atal honek Godwin-Austen eta Savoia glaziarren abiaduraren neurketa du ardatz, izan ere, gu gauden K2 mendiko Behe Kanpalekua toki ezin hobean dago berau ikertu ahal izateko; hain zuzen ere, bi glaziarrren elkargunean.

Ikerketaren baitan, GPS diferentziala izeneko tresna erabiliko dugu. Lehenik eta behin, beraz, GPS bat leku egonkor batean kokatuko dugu, K2ren hego espoloian, hain zuzen ere, Base (B) izenakin. Bestalde, beste GPS batzuk (Rover izenekoak) glaziarraren gainean antzeman daitezken elementuak geoerrefentziatzeko erabiliko ditugu, arroka handiak etab. (argazkian lauki gorriak direnak). Halakoak ez dauden tokietan, berriz, izotzetan sartutako banbu kanaberak erabiliko ditugu (iruki urdinak). Hala GPS satelite eta espoloiko oinharriari (B) dagokienez non kokatuta dauden ezagutuko dugu.

Bestalde, espedizioa bukatzean, lan hau errepikatuko dugu berriz, eta glaziarra mugitzen den heinean, kordenatu berri batzuk lortuko dira, elementu hauen lekualdaketa erakutsi eta, zeharka, glaziarraren abiadura aztertuz. Neurketa hauek egin dira jada bestelakoetan, baina beti udan eta satelite bidez; ez baldintza hauetan, ordea. Landa-lan honekin, hortaz, negu gorrian glaziarrak nola erantzuten duen ikertu nahi dugu.

Azkenik, eskualde bereko beste glaziarrekin alderatu nahi dugu jokabide hori, ea ezberdintasunik atzematen den ikertze aldera, eta, hala bada, arrazoiak ikertu ahal izateko. Izan ere, faktore horietako bat izotza eta haitz-ohearen arteko ur fusioa izan daiteke, eta abiaduran zeresan handia duena. Gainera, ur kantitateak lotura zuzena du giro tenperaturan eta klima aldaketaren baitan funtsezkoa izan daiteke..