• 6
    Feb
    , by Alex

Energia ezinbesteko beharrizana dela denon jakinean dago, baina edozein preziotan eskuratu behar ez dugula ere, egon beharko luke. K2 mendia inguratzen duten glaziarrak eta gizakiagandik horren gutxi ustiatuta egonik, ingurua ahalik eta gutxien moldatzen saiatu behar gara.

Negua da, ordea, eta beharrizan energetikoak urtean zehar baino handiagoak dira egunean eguzki ordu gutxiago ditugularik. Horrexegatik, guretzako ezinbestekoa izan da eguzki plaken instalazioa eta horien kontrol ekipoena, baita metatzea eta sortutako energiaren konbertsioa.

Toki eguzkitsua bilatzen dugu, orientazio onarekin dendetako gereizpeak edota Broad Peak (8.051 m) mendiaren itzala sahiesteko, eta era berean, kontsumo elektrikoaren tokitik ahalik eta hurbilen dagoena.Gainera, lurralazaren inklinazioa ere bilatzen dugu, eguzki panelak haize bortitzarengandik babesteko eta errendimendua hobetzeko. 110 batioko hiru panel dira, hain zuzen ere.

Eguzkitik jasotzen dugun energia kargako erregulatzaile batera bidaltzen da, zeinak tentsio gehiegikeriak sahiesten dituen, eta hortik, baterietara bere metatzerako. Horietatik kargatzen ditugu hainbat aparatu, irratikomunikazioetako estazioa, esaterako, zeinak 12Vko korrientea behar duen etengabe.

Kontuan eukin beharra dugu ere, muturreko egoeretan lan egiten dugula, 30 gradu zero apziko tenperaturak arte. Horrexegatik, aurrerapen itzela eta ezinbestekoa dela esango genuke. Zaindu dezagun, bada, energia, berezko iturburuetatik eratorritakoaz baliatuz..