• 1
    Feb
    , by Alex

"Behe Kanpalekuan daramatzagun aste hauen ostean, orain arte ateratako ondorioak balekoak dira. Egia da ere Everesteko azken bi urte hauetan ere halaxe izan zela, eta beraz, gauzak aldatu eta zortea gehiago landu beharra daukagula. 7000 metroetatik hurbil gaude jada, eta soka eta baliabide nahiko dauzkagu martxoaren amaiera arte negua bukatu orduko gailurrera iristeko.

Beraz, orain arteko antolakuntza eta logistika nahiko ona izan delarik, eta mendiko lanari dagokionez, oso ona izan delarik, egindako esfortsu eta sakrifizioaren kontziente gara, ez baita batere erraza soilik bi egunetan Bigarren Kanpalekuraino ekipatzea. Lerro berri bat zabaltzea bide horretan talde lanaren seinale da. Bitartean, bi bidelagunek bidea utzi eta Skardura itzuli behar izan dira, hain zuzen ere, Marek eta Waldelmar.

Eguraldi oso onaren abiatu gara Behe Kanpaleku aurreraturantz baina egunak aurrera egin ahala baldintzak dezente aldatu ziren eta haizeak gogor jotzen zuen. Hala nola igaro genuen gaua. Felix, Ignacio, Pavel, Marek eta Waldelmar , bitartean, Behe Kanpalekuan gelditu ziren. Aurreragoa, erreleboa hartzeko. Beraz, ni Alex gehi gu nepaliarrok Lehen Kanpalekura abiatu ginen 6100 metrotara.

Hemendik aurrera, nepaliarrei ematen diet hitza:
“Ez ginen oso goiz atera eta abiatu baino bi ordu lehenago, Alex prest zegoen jada eta ura berotu zigun gosarirako. Sakuko kremallera apurtu zitzaion eta ezin izan zuen lorik egin hotza zela eta. Bazekien Pasang eta Cheppalen sakuak libre zeudela haiek Behe Kanpalekutik zetozelako, baina galdetu genionean zergatik ez zituen hartu, ez zuela molestatu nahi esan zigun, jakin bazekielako bi sakuren barruan sartzen ohi garela. Beraz, gaua osoa esna eman zuen.

Pisu handiarekin eskalatzen hasi ginen, 25 kilo ingururekin, hain zuzen ere, eta Alexek besteok baino soka bobina bat eraman zuen. Guretzako “korean rope” izeneko 200 metroko bobina bakoitzak 6 kilo pisatzen ditu eta Alexek ekartzen dituen 200 metrokoek 8 eta 10 kilo artean pisatzen dute. Gutxi falta zitzaigun Lehen Kanpalekura iristeko, 6.100 metro inguru.

Hortxe da geure laguna danok zaindu eta lasaitzeko, berak entzun egiten digu, eta entzundakoaren arabera hartzen ditu erabakiak eta horixe guretzako ezinbestekoa da, kontuan hartzen baigaitu espedizioan zehar.

Lehen Kanpalekuraino iritsi gara. Hotz handia dago eta hainbat repisa jarri beharra ditugu ez baitago toki nahikori. Bi ordu baino gehiago eman ditugu izotzari joka eta beste behin ere, harritu egin gaitu Alexek, izan ere, dendarik txarrenera joan da, eguzkiak gutxien jotzen duena eta deserosoena. Litro bateko naranjazko tang delakoa du eta jakin badaki asko gustatzen zaigula, beraz, guk edan dezagun ematen digu. Ikaragarria da nola dakien zenbat jan eta edaten dugun bakoitzak. Beti dago besteengan pentsatzen eta bera beti da azkena jaten eta edaten, besteok ez gaitezen gutxirekin gelditu. Egia esan, ez zaigu inoiz ere hau gertatu eta hemen bagaude horrexegatik da, berak gugan sinesten duelako eta guk beragan.

Gau gogorra izan da oso eta Alexentat zer esanik ez, badakizue zein sakurekin lo egin duen? Nepaletik gentozenean autobusean agertu zan batekin, Behe Kanpalekuan udan horrekin hotza pasatuko nuen saku horietako batekin, eta ez zuen txintik ere esan, hala ere, gerturatzen zela sentitzen nuen! kar kar. Gaua oso oso hotza izan zen, gutxienez 40 gradu zero azpitik genituen. Hala ere, haizeak ez zuenez jotzen, Alexi ate biekin zabalik lo egitea gustatzen zaio bestela goizean dena bustita egoten dela esaten baitu, eta zera esan diogu… “Alex horretarako egin ezazu lo kanpoan, ia gauza bera da-eta! kar, kar”.

Hala ere, dena ez da hor bukatzen, hurrengo goizean, lehena baita esnatzen. Ura prestatzen du bi dendentzat eta hitz egiten hasten da, beti du ideiaren bat partekatzeko-eta. Boston artean, Bigarren Kanpalekura iristen gara pisu asko garraiotzen gurekin. Lehen eta Bigarren Kanpalekuaren arteko bidea askosaz bertikalagoa eta kontu handiz igaro behar da. 3 sokalerro daude eta denak zaharrak dira. Horietako bat Wallum eta nik, Nurik, jarri genuen hemen aritu ginenean. Lerro berria ez ireki eta zaharrekin moldatu ahalko ginateke baina Alexek ezetz esaten digu, hainbat eta hainbat istripu gertatzen baitira gauzak arin egin nahiagatik eta soka zaharretan konfiantza larregi jartzeagatik.


Bigarren Kanpalekura iritsi eta handik Behe Kanpalekurantz jaitsi gara, oso arin egin dugu beheraka. Behe Kanpaleku aurreratuan izotz jausi txiki bat igaro behar da, ez da Everesteko Khumbu bezalako baina kontu handiz zeharkatu behar dugu.

Honakoa izan da K2 mendiko geure lehen irteera luze eta gogorra, eta oso pozik gaude emaitzarekin, ezin gara gustorago sentitu inguru hauetan eta talde honekin. Guri Everesten Alexekin baino hiru aldiz gehiago ordaintzen digute, baina behin Alexek esan zigun ezagutu gintuenean, guri zerbait pasatuz gero, geure familiez arduratuko zela eta horrek ez du parekorik. Horrexegatik eta askoz gehiagogatik gaude hemen, berarekin. Ea zortea daukagun aurten. Hala ere, guk ez dugu igluetan lo egiten, beldurra ematen digu ea jausiko ote diren… kar kar alexek beti esaten digu askoz hobeto dela eta horrela da, baina, momentuz, ez gara ausartzen… kar kar.”

Besarkada handi bat Nuri, Walung, Pasang, Cheppal eta Gelsem sharpen partez!
Danebat!!.