• 28
    Jan
    , by Alex

Itzela. Oso poziik gaude; arrakasta itzela da. Nire taldekideez oso harro nago, lerro berri bat ekipatu dugu ibilbidean. Lehen Kanpalekuraino 1.100 metro soka erabili ostean, beste 1.200 metro eraman ditugu gurekin bertatik gora ekipatzeko lanetan. Eguraldia nahiko ona izan da, baina haize bortitzak ez zuen beta askorik ematen, hala ere, eraginkor egin dugu lana. Oraindik ez dugu sinesten lortu duguna egia dela.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiot Waldelmar Kowalewski poloniarrari, izan ere, aurreko egunean kolpe bat jaso zuen izotz plaka batek edota harri batek ezkerreko klabikulan jo dionean. Txiri-txiri egin zuen behera eta Behe Kanpalekuan zeuden gainontzeko taldekideak bere bila igo ziren jaisten laguntzeko. Ondo da, eta etxera itzuliko da erabat indarberritu ahal izateko.

Bukatzeko, Behe Kanpalekuan atseden hartzen aritu diren gainontzeko taldekideek ordezkoa hartuko digute eta astearte honetan eurak igoko dira gorantz materiala garraiotzen jarraitzeko. Nuri, Wallung, Cheppal, gelsen, Pasang eta ni, ordea, bertan geldituko gara atseden hartzeko egun hauetan egin dugun lan gogorraren ondoren..