• 20
    Jan
    , by Alex

Janaria prestatu ohi dugun dendan 13 gradu zero azpiko tenperatura zegoen, eta lo egiteko erabiltzen ditugun dendetan, 26 gradu azpikoa. Igluaren barnean, berriz, 5 gradu zero azpiko tenperatura izan dugu eta esan dezaket neguan egindako zortzi espedizioetatik, Behe Kanpaleku batean igarotako gaurik onena izan da, igluak eskainitako atsedenari esker. Jantokitik iglura bidean atzamarrak izoztu, eskuak gogortu egiten dira eta haizeak aurrez jotzen du. Behe Kanpalekuan eraikitako igluetan sartzean, ordea, haizearen oihartzun gogorra desagertu egiten da eta isiltasuna nagusitzen da.

Goizean goiz, arropa eta lo sakuak lehor egon dira eta ez da antzigarraren arrastorik nabari. 20 cm-ko paretetatik argia igaro da eta une ikaragarriak bizi izan ditugu. Zalantzarik gabe, aurrerapenik azpimarragarrienetako bat, oxigeno sentsazioa izan da, saturazioa askosaz handiagoa baita igluaren barnealdean, kanpoaldean baino. Hortaz, atsedenean ere igarri dugu..