• 12
    Jan
    , by Alex

Errealitatearen zapore gazi-gozoa dakarkizuet, izan ere, errespetua eta bertako herritarrekiko enpatia ezinbestekao da alpinista batentzat. Denborak aurrera darrai eta eurak beti daude hemen, gu, ordea, ez gaude urte osoan hemen soilik hilabete batzuetan. Udan zama bakoitza 25 kilokoa da eta neguan 20 kilokoa. Horrexegatik, logistika eta plangintza on batekin, Askholen sortu ohi den zoramena (ezkerreko bideoan) zamak banatzerako eta langileak aukeratzerako orduan, aldatu nahi izan dugu banaketa lasai eta ordenatuago baten ordez (eskumako bideoan). Horrela, ekarpen ekonomikoa askoz ere banatuago gelditzen da, kontuan izanda bertako %90a turismoaz bizi direla.
.