• 20
    Mar
    , by Alex

2016ko otsailaren 26a nazioarteko alpinismoaren historian sartu da.

15:37ean (Pakistango ordua), Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Simone Moro Nanga Parbat (8.126m) mendiaren gorenera heldu ziren, ordura arte urtarorik hotzenean eskalatu gabeko azkenaurreko zortzimilakoa zen.

24 ordu pasatxoren buruan, Behe Kanpalekura itzuli ziren, Tamara Lunger sokakidearekin batera. Azken honek sekulako indarra eta are ardura hangiagoa erakutsi zuen 8.025 metrotan buelta ematea erabakita, ez zuelako bere burua goraino igo eta gero segurtasunez jaisteko nahikoa indartsu sentitzen.

Behe Kanpalekura iritsita, orduan bai, Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k eta Simone Morok Nanga Parbat mendiaren aurreneko neguko igoera osatu zuten..

ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK