• 26
    Jan
    , by Alex

Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK)
26/01/2016

Egun desatsegina gaur Diamir bailaran. Ez da komeni, ordea, sasoia galdu eta Behe Kanpalekuan gehiegi nagitzea. Hortaz, Alex Txikonek eta Ali ‘Sadpara’k goiza erabilgarri bilakatu dute Behe Kanpalekutik morrenaraino doan zeharkaldia (elur pilaketa handiak oso ohikoak baitira hemen) eta, batez ere, glaziarra banbuekin markatuz.

Gaur arinki zuritzen ari du, egun osoan zehar bost bat zentimetro pilatuko dira ziur aski; ezer gutxi. Datozen egunetan, baina, elurte mardulagoak eroriko direla diote aurreikuspenek eta, ondorioz, litekeena da urratsa guztiz desagertzea. Modu honetan, Txikonek eta ‘Sadpara’k lana aurreratzeko hautua egin dute, zuhurtziaz jokatu eta glaziareko arrakalarik handienak ongi adierazita utzi dituzte hurrengo aldirako..

ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK