Everest

Everest (8.848 m).
Alex Txikonen abentura berria, bere ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko erronkarik ikusgarri edota gogorrena ere bada; hain zuzen ere, Everest, munduko mendirik garaiena, negu partean eskalatzea, oxigeno artifizialik erabili gabe. Bertan, gainera, -60º -ko tenperaturak eta 150 km/orduko haize bortitzak jasan behar izango dituzte. Orain arte ez du inork ere lortu munduko gailurra duguna, negu partean osorik eskalatzea. Hortaz, erronka gogorra dute aurretik Alex eta bere taldeak, baina lan gogorra egin dute bertara heltzeko eta beraien eskuetan dagoen guztia emango dute.

.