Espedizinoen eta proiektuen ganeko berbaldiak
Helburua: gaur egun nazen alpinista eta himaialista bihurtu arte gizaki eta kirolari moduan markau naben esperientziak konpartidutea. Mundu mailako erreferentea naz, ez lortu dodanagaitik bakarrik, egin dodan moduarengaitik, batez be.
Lidergoaren eta balio komunen ganeko berbaldiak
Helburua: Mendia eta mendiak erakusten dauena Nire ondoan ezagutzea, taldeen
zuzendaritzaren eta kudeaketaren eguneroko jardunari ekiteko modu iradokitzaile moduan. Nire ibilpidea gidau daben eta proiektu bat irudikatzeko eta bideratzeko aukerea emon deustien balioak.
Alboan egoteko saioak
Helburua: Nigaz zuzenean behar egitea, norberaren bertsino onena lortzeko, banaka edo taldean. Zelan? Helburuak markauta edo egungoak bideratuta, aldaketarako tresnak bilatuz, bizitzan eta maila profesionalean edo pertsonalean.
Jardunaldiak taldean aide librean
Helburua: Alboan egotea, naturan kirol eta prestakuntza saioa egiteko. Agertokia aldatzea, errutinea apurtzea bilatuz, holan ikuspegia barriztetako, taldearen helburuei edo arazoei erantzun ahal izateko.