Dakizuenez, gure espedizioetan, altuerako errotazioetan gogor lan egiteaz gain, ingurumen, teknologia, gizarteā¦ arloko proiektuak gauzatzen ere laguntzen dugu. Kasu honetan, #ManasluEkiren Oinarrizko Kanpamentuaren dron bidez 3Dn egindako berreraikuntza-lana kontatu gura dizuet. Proiektu hori, Drone by Drone, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziak Euskadin gaitutako lehenengo dron-enpresa operadorearen eskutik gauzatu dugu, eta monitorizaziorako UAS izenekoak erabiltzeari esker, guk egiten ditugunak bezalako espedizioen garapen seguru eta jasangarrirako interesgarriak diren egoerak aztertu ahal dira. Bere lanean aditua den etxeko jendearekin taldea egitea bezalakorik ez dago; horiei esker, nire Sare Sozialetan, Gorbeia inguruko entrenamenduak erakusten dituzten oso irudi politak partekatu ahal izan ditugu zuekin, eta orain, Manasluko oso proiektu berezia.
#ManasluEkiren Oinarrizko Kanpamentua dronen bidez 3Dn berreraikitzeko proiektuaren kasuan, ingurua aztertzeko, lursailak 3Dn berreraikitzea ahalbidetzen duen dron bidezko lehengoratze fotogrametrikoaren teknikari esker egin ahal izan da.
Nahasgarria dirudi, baina 3Dko berreraikitze horiek zertan datzaten, eta, ludikoaz gain, zer helburu dituzten, azalduko dizuet; izan ere, sortutako eredu digitalak haren gainean parametro ugari neurtzeko, eta informazioa GIS edo CAD programetara hainbat formatutan esportatzeko, ustiatzeko eta aztertzeko aukera ematen du.
Horrela, goi-mendiei dagokienez, dronen erabilerak, irudi ikusgarriak emateaz gain, datuak eman diezazkiguke, ondoren azter ditzagun, besteak beste, segurtasunari, jasangarritasunari, ingurumenari eta fenomeno atmosferiko lokalei buruzko informazioa lortzeko.
– Giza presentziak oinarrizko kanpamentuetan sortzen duen higadura aztertzea
– Zaborraren presentzia aztertzea, eta baita horren neurketa bolumetrikoa egiteko aukera ere, arintzeko eta bertatik kentzeko neurriak zehazteko.
– Eskalatzaileentzat arriskutsuak diren Serac-en mugimenduak behatzea eta neurtzea.
– Glaziarren behatzea eta neurtzea, klima-aldaketak eta gizakiak glaziarretan duten eraginaren ondoriozko atzerapena edo masa-galera ebaluatzeko.
– Ikus-entzunezko edukiak 3Dn egitea, interakziorako eta oinarrizko kanpamentuetan bertan edo igoeretako gune interesgarrietan, ibilbide birtualak egin ahal izateko. Horrela, eskalatzaileen eta espedizioaren egunerokotasunean modu errealagoan murgiltzea lortzen da, jendearengana modu errealistagoan hurbilduz, Himalaiarako espedizioen arriskuak jasan behar barik.
ManasluEkiren Oinarrizko Kanpamentua erreproduzitzea 3Dn dronen bitartez