IBILBIDEA
TIMELINE
1985
1985
Mendiak oso txikia nintzala biztu eban nire interesa. Maitasunez gogoratzen dot Gorbeiara
(1.482 m) lehenengo aldiz igon nebanean, hiru urte baino neukazanean.
1992
1992
Nerabea nintzala Ganzabal mendi taldean (Lemoa) sartu nintzan, eta eurakaz egin nebazan nire lehenengo urteerak Pirinioetara eta Europako Tontorretara.
1998
1998
17 urte bete aurretik egin neban lehenengo bidaia Alpeetara, nire lehenengo zailtasuneko ibilpideak eskalau nebazan eta 4.000 metrotik gorako lehenengo tontorretara heldu nintzan. Urte horretatik aurrera goi mailako alpinismoan murgildu nintzan.
2002
2002
Nire lehenengo espedizinoa. Asia Erdialdeko Pamir Mendikatera izan zan, eta Komunismo tontorrera (7.495 m) igoteko ahalegin bi egin nebazan. Bietan be 7.100 metroak gainditu nebazan. Korzhenenevskiy tontorrera (7105 m) igoten be ahalegindu nintzan, eta Boroviev (5.691 m) eta Chetyrek (6.400 m) tontorretara heldu nintzan.
2003
2003
Broad Peakeko gailurrera (8.047 m) heldu nintzan.
2004
2004
Hurrengo urtean 8.000 metrotik gorako beste gailur bi lortu nebazan: Makalu (8.463 m) eta Cho Oyu (8.201 m). K2an (8.611 m) 7.400 metrora heldu nintzan Cessen ibilpidetik.
2005
2005
Telebistako ‘Al Filo de lo Imposible’ programako taldean sartu nintzan. Altuerako kamara moduan aritu nintzan, eta hurrengo urteetan alpinista moduan. Urte horretan Makalura (8.463 m) itzuli nintzan Mendebaldeko Pilarreko ibilpidetik, eta 7.650 metroetaraino heldu nintzan. Lenin tontorrera (7.134 m) igo neban.
2006
2006
Antartidara espedizinoa: Scott Mendiaren gailurrera (880 m) heldu ginan. Shackelton tontorrerako (1.465 m) ibilpide barria zabaldu eta gailurrera igon genduan. Virgen Wandell tontorreko (2.397 m) gailurra be lortu genduan.
Eta, udagoienean, Shisha Pangmako (8.027 m) 7.800 metrora heldu nintzan, estilo alpinoa erabilita, Ibilpide Britainiarretik (mendiaren hego-mendebaldeko aldetik).
2007
2007
Shisha Pangmara (8.027 m) itzuli eta gailurra egitea lortu neban, estilo alpinoa erabilita, Ibilpide Britainiarretik (mendiaren hego-mendebaldeko aldetik).
2008
2008
Bat egin neban Edurne Pasabanen ‘14 x 8.000’ proiektuagaz. Proiektuaren helburua, zortzi mila metrotik gorako 14 mendiak igongo ebazan lehenengo emakumea izatea zan. Telebistako ‘Al Filo de los Imposible’ programan, altuerako kamara eta alpinista moduan, egiten neban lankidetzagaz batera egin neban. Urte horretan Dhaulagiriko (8.167 m) eta Manasluko (8.163 m) gailurretara heldu nintzan.
2009
2009
Kangchenjungara (8.586 m) igoten ahalegindu nintzan, hegoaldetik, eta 8.450 metroraino heltzea lortu neban. ShishaPangman (8.027 m) be ahalegindu nintzan, eta 6.200 metroraino heltzea lortu neban.
2010
2010
Annapurnako (8.091 m) gailurrera igon neban, eta bigarren aldiz lortu neban Shisha Pangmako
(8.027 m) tontorrera igotea, oraingo honetan ipar-mendebaldeko ibilpidetik.
Urte horretako maiatzean Edurne Pasabanek amaierea emon eutsan ‘14 x 8.000’ proiektuari,
eta nik bakarkako ibilpideari ekin neutsan, alpinismoa egiteko modu barriak esperimentetako
helburuagaz.
2011
2011
Neguko espedizinoa Gasherbrum I mendira (8.080 m), ibilpide barri batetik, eta 7.000 metroak
lortu genduzan. Espedizino horretan egin zan ‘Next Time Insallah’ dokumentalak Film
Onenaren saria lortu eban urte horretako Sestriereseko Jaialdian.
Udan Karakorumeko mendikatera itzuli nintzan, eta sei egunetan Gasherbrum I (8.080 m) eta
Gasherbrum II (8.035 m) mendien gailurrak egin nebazan. Espedizino horretako ‘Aizkora hotsak
goi mendietan’ dokumentalak euskerazko film onenaren saria lortu eban 2011ko MendiFilm
jaialdian. Abruzzi ibilpidetik K2ra (8.611 m) igoteko ahalegina be egin neban, eta 7.900
metroetaraino heldu nintzan.
2012
2012
Neguko beste espedizino bat Gasherbrum I mendira (8.080 m). Ibilpide barria zabaldu gendun
eta 7.400 metroetara heldu ginan. Nire espedizinoko hiru kideak desagertu egin ziran 7.700
metroko altueran. Martiaren 9an Gasherbrum South (7.109 m) mendiko neguko lehenengo
igoerea lortu genduan.
Uda horretan Groenlandiara bidaiatu neban, helburu bigaz: eskaletea eta oinarri-jauzia egitea.
Gailurra lortu eta bide barria (D. sup. 1.100 m) zabaldu neban Ulamertorssuaq tontorrean
(1.880 m). Espedizino horretako ‘Next Stop: Greenland’ dokumentalak hainbat sari lortu
ebazan: – BCN Sports 2013. Abenturako kirolen film onenaren saria. – 2013ko Nazinoarteko
Aireko Zine Jaialdia. Jaialdiko Film Onena. – Moscow International Vertical Festival 2013.
Abenturako Film Onena. – Sestriere Film Festival 2013. Jaialdiko Film Onena. – Coupe Icare
2013. Abenturako Film Onena. – Terre Alte… Emozioni dal Mondo 2013. Jaialdiko Film Onena.
– Sport Movies & Tv 2013 – 31st Milano International FICTS. Ohorezko aipamena. – Lizarra
Xtreme 2013. Ikus-entzuleen saria.
2013
2013
Neguko espedizinoa Laila Peak tontorrera (6.096 m). Gailurrera heldu nintzan; neguan igotea lortu neban munduko lehenengoa izan nintzan.
Udabarrian, Nuptseko (7.861 m) gailurra eraso neban, baina tontorretik 20 metrora geratu nintzan, gailurreko ertzaren baldintza txarrak zirala eta. Lhotsera (8.516 m) igotea lortu neban.
Udan K2ra (8.611 m) itzuli nintzan, eta Abruzzi bidetik 7.100 metro igotea lortu neban.
2014
2014
Udabarriko espedizinoa Kangchenjungara (8.586 m). 8.400 metrora heldu nintzan iparraldeko Ibilpide Britainiarretik Eta, udan, Ekaitz Maizegaz batera, Torre Sin Nombre (6.251 m) izenekoaren gailurrera heldunintzan, ‘Ethernal Flame’ bidetik: 7b+, A2, M5 1100 m. 36 ordutan egin neban.
2015
2015
Neguko espedizinoa Nanga Parbat (8.125 m) mendira. 7.850 metrora heldu nintzan Kinshoffer Ibilpidetik. Udan Indiara bidaiatu neban, Thalay Sagar mendia (6.904 m) igoteko. Izen bako bidebarria zabaldu gendun Ipar-mendebaldeko pilarrean: ‘Askatasun Taupadak’ 700 m + 520 m M5/6, A3, WI4+.
2016
2016
Neguko espedizinoa barriro Nanga Parbat (8.126 m) mendira. Zezeilaren 26an gailurrera heldu nintzan Kinshoffer Ibilpidetik. Neguan egindako lehenengo igoerea mundu mailan.
2017
2017
Nire neguko lehenengo espedizinoa Everestera (8.848 m). Hiru bider lortu neban 8.000 metrora egoan 4. kanpalekura igotea.
2018
2018
Helburu bi eukazan neguko espedizinoa. Urtarrilaren 20an Pumoriko gailurrera (7.161 m) heldu
nintzan, eta neguan bertara egiten zan lehenengo espedizinoa izan zan. Everesterako (8.848
m) neguko bigarren ahalegina egin neban, eta 7.850 metrora heldu nintzan.
2019
2019
Neguko espedizinoa K2 (8.611 m) mendira, nire lehenengo ahalegina. 7.100 metrora heldu nintzan Abruzzi Bidetik, eta espedizinoaren erdian Nanga Parbatera joan ginan, Tom Ballarden eta Daniele Nardiren erreskatean laguntzera, Mummery Bidetik.
2020
2020
Neguko abentura hirukotxa. Bigarrenez bidaiatu neban Antartidako penintsulara, eta bertan, Wild Spur (1.057 m) mendira mendebaldeko ertzetik igoteko bidea zabaldu eta gailurrera heldu ginan: Lorezuri. Wheat Peak
mendiagaz ahalegindu ginan. Eta helburu bikotxagaz itzuli nintzan Himalaiako mendikatera: urtarrilaren 25ean Ama Dablaneko gailurrera (6.812 m) heldu nintzan eta Everestera (8.848 m)
igoteko neguko hirugarren ahalegina egin neban, baina ezin izan nebazan 7.050 metroak gainditu, ibilpidearen eta meteorologiaren baldintza txarrak zirala eta.