2020

Neguko abentura hirukotxa. Bigarrenez bidaiatu neban Antartidako penintsulara, eta bertan, Wild Spur (1.057 m) mendira mendebaldeko ertzetik igoteko bidea zabaldu eta gailurrera heldu ginan: Lorezuri. Wheat Peak
mendiagaz ahalegindu ginan. Eta helburu bikotxagaz itzuli nintzan Himalaiako mendikatera: urtarrilaren 25ean Ama Dablaneko gailurrera (6.812 m) heldu nintzan eta Everestera (8.848 m)
igoteko neguko hirugarren ahalegina egin neban, baina ezin izan nebazan 7.050 metroak gainditu, ibilpidearen eta meteorologiaren baldintza txarrak zirala eta.


2019

Neguko espedizinoa K2 (8.611 m) mendira, nire lehenengo ahalegina. 7.100 metrora heldu nintzan Abruzzi Bidetik, eta espedizinoaren erdian Nanga Parbatera joan ginan, Tom Ballarden eta Daniele Nardiren erreskatean laguntzera, Mummery Bidetik.


2018

Helburu bi eukazan neguko espedizinoa. Urtarrilaren 20an Pumoriko gailurrera (7.161 m) heldu
nintzan, eta neguan bertara egiten zan lehenengo espedizinoa izan zan. Everesterako (8.848
m) neguko bigarren ahalegina egin neban, eta 7.850 metrora heldu nintzan.


2017

Nire neguko lehenengo espedizinoa Everestera (8.848 m). Hiru bider lortu neban 8.000 metrora egoan 4. kanpalekura igotea.


2016

Neguko espedizinoa barriro Nanga Parbat (8.126 m) mendira. Zezeilaren 26an gailurrera heldu nintzan Kinshoffer Ibilpidetik. Neguan egindako lehenengo igoerea mundu mailan.


2015

Neguko espedizinoa Nanga Parbat (8.125 m) mendira. 7.850 metrora heldu nintzan Kinshoffer Ibilpidetik. Udan Indiara bidaiatu neban, Thalay Sagar mendia (6.904 m) igoteko. Izen bako bidebarria zabaldu gendun Ipar-mendebaldeko pilarrean: ‘Askatasun Taupadak’ 700 m + 520 m M5/6, A3, WI4+.


2014

Udabarriko espedizinoa Kangchenjungara (8.586 m). 8.400 metrora heldu nintzan iparraldeko Ibilpide Britainiarretik Eta, udan, Ekaitz Maizegaz batera, Torre Sin Nombre (6.251 m) izenekoaren gailurrera heldunintzan, ‘Ethernal Flame’ bidetik: 7b+, A2, M5 1100 m. 36 ordutan egin neban.


2013

Neguko espedizinoa Laila Peak tontorrera (6.096 m). Gailurrera heldu nintzan; neguan igotea lortu neban munduko lehenengoa izan nintzan.
Udabarrian, Nuptseko (7.861 m) gailurra eraso neban, baina tontorretik 20 metrora geratu nintzan, gailurreko ertzaren baldintza txarrak zirala eta. Lhotsera (8.516 m) igotea lortu neban.
Udan K2ra (8.611 m) itzuli nintzan, eta Abruzzi bidetik 7.100 metro igotea lortu neban.


2012

Neguko beste espedizino bat Gasherbrum I mendira (8.080 m). Ibilpide barria zabaldu gendun
eta 7.400 metroetara heldu ginan. Nire espedizinoko hiru kideak desagertu egin ziran 7.700
metroko altueran. Martiaren 9an Gasherbrum South (7.109 m) mendiko neguko lehenengo
igoerea lortu genduan.
Uda horretan Groenlandiara bidaiatu neban, helburu bigaz: eskaletea eta oinarri-jauzia egitea.
Gailurra lortu eta bide barria (D. sup. 1.100 m) zabaldu neban Ulamertorssuaq tontorrean
(1.880 m). Espedizino horretako ‘Next Stop: Greenland’ dokumentalak hainbat sari lortu
ebazan: - BCN Sports 2013. Abenturako kirolen film onenaren saria. - 2013ko Nazinoarteko
Aireko Zine Jaialdia. Jaialdiko Film Onena. - Moscow International Vertical Festival 2013.
Abenturako Film Onena. - Sestriere Film Festival 2013. Jaialdiko Film Onena. - Coupe Icare
2013. Abenturako Film Onena. - Terre Alte… Emozioni dal Mondo 2013. Jaialdiko Film Onena.
- Sport Movies & Tv 2013 – 31st Milano International FICTS. Ohorezko aipamena. - Lizarra
Xtreme 2013. Ikus-entzuleen saria.


2011

Neguko espedizinoa Gasherbrum I mendira (8.080 m), ibilpide barri batetik, eta 7.000 metroak
lortu genduzan. Espedizino horretan egin zan ‘Next Time Insallah’ dokumentalak Film
Onenaren saria lortu eban urte horretako Sestriereseko Jaialdian.
Udan Karakorumeko mendikatera itzuli nintzan, eta sei egunetan Gasherbrum I (8.080 m) eta
Gasherbrum II (8.035 m) mendien gailurrak egin nebazan. Espedizino horretako ‘Aizkora hotsak
goi mendietan’ dokumentalak euskerazko film onenaren saria lortu eban 2011ko MendiFilm
jaialdian. Abruzzi ibilpidetik K2ra (8.611 m) igoteko ahalegina be egin neban, eta 7.900
metroetaraino heldu nintzan.