Mendia
eta gizakiaren
arteko lotura bizitzan

Hutsera inolako ezberdintasunik egin gabe, indar bera baina alderantziz, horixe da sentitzen dudana arroka eskuetik ikutzean. Baita gailurretara igotzean ere, hain goian zaudenean, gorenera iritsi ez zarela konturatzen baitzara. Nerabezarotik dut nik maite mendia, natura eta gizakiak orain arte zapaldu ez dituen zirrikitu ezkutu horiek. Gizaki baten bizitzan, 33.000 eguneko batezbestekoa aurreikusten da, gutxi gora behera, eta nire gain egongo balitz, horietako egun gehienak mendian emango nituzke! Zer deritzozue zuek? Zer egingo zenukete?
Ezinbestekoa, eta era berean, erreala eta pragmatikoa den ondorio honetara heldu ohi naiz askotan: bizitza laburra da, oso laburra. Eta, baldin eta nolako eskuzabaltasunarekin hartzen dugun horrek egiten du berau betierekoa. Une batez, pentsatzen jarriko baldin bagina, garrantzitsuak diren hainbat eta hainbat gauza daude. Ezinbestekoak soilik bi, ordea: bizitza eta denbora. Eta une horretan, atzera begiratu eta bizikleta gainean edota baloiarekin jolasten zegoen umea ikusten dut harrituta eta ipurtarin gisa; une horretan zera galdetzen diodalarik neure buruari: zeinen azkar igaro den hau guztia, ezta?

Winter Top Appeal

Everest

Nanga Parbat - 1ª invernal

Trangoko Dorreak (6,239 m)

Kangchenjunga

K-2. Abruzzos bidea

Lhotse

Nuptse

Laila Peak

#Informe_Robinson

Nanga Parbat 2015