• 7
    Jan
    , by Alex

Pakistango hiriburura iritsi bezain pronto, eta aurreko egunetan azaldu dizuedan bezala, oraingoan bai taldekide guztiekin batera, Skardura abiatu gara nire bihotzean horren berezia den Baltistango bailaran barrena murgiltzeko.

Islamabadetik Skardura autobuses egindako bidai luze baten ondoren, alegia, 24 ordutik gorako bidaiaren ondoren, istripu txiki bat izan genuen inguru hauetan horren ezagunak diren errepide malkartsu eta arriskutsuetan, abentura izugarri batean bilakatuz. Izan ere, ihesean atera behar izan genuen autobusetik, bestela amildegitik behera jeusiko baikinen. Hala ere, pakistandarren abileziari esker, bideratzea lortu zuten eta ez genuen zauriturik izan. Horrela eman genion hasiera beraz, K2ko neguko igoeraren erronka paregabe honi..