BIDEOA | Egun gogorrak Khumbuko izotz-jausia berriz ere ekipatzen

Ibilbidean barrena landuta geneukan ekipamenduaren %60ª berregiratu behar izan dugu, azken asteotako eguraldi kaxkarren ondorioz. Lan gogorra izan da, Khumbuko izotz-jausia tarte konplikatua izateaz gain, lan asko eskatzen baitu. Baina, azkenean, Behe Kanpelukoaren eta Lehen Kanpalekuaren arteko ibilbidea erabat berriztatu dugu, eta gaurkoan, gainera, iruditan dakarkizuet geure egunotako lana. Zuen gustukoa izatea, eta geure arnas estu bakoitzaren parte sentitzea espero dut. Eman play!

Abestia: Esne Beltza ”Quien manda (Hemen eta hor)” Ft Mala Rodriguez & Fermin Muguruza.

Sare sozialak:

Facebook: https://www.facebook.com/alex.txikon.5/

Twitter: https://twitter.com/alextxikon?lang=es

Instagram: https://www.instagram.com/alextxikon/

Alex

;)

       

Berriak

 
KRONIKA | Gero arte, Everest!
Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik
AX | Bizitza ezustez beteta dago!
Bizitza ezustez beteta dago! Une batez gelditu eta neure bizitzako esperientziarik gogor eta politena bizitzen ari naizela konturatu… eta bat-batean, are eta politagoa izan ahal dela konturatu. Eredu eta inspirazio dudan Reinhold Messner italiarra (Bozen-Hego Tirol, 1944) Behe Kanpalekura hurbildu baita ustekabean, geu agurtzeko eta munduko gailurra negu partean eta oxigeno artifizliak erabili gabe igotzeko