ALEX_TXIKON_1

Twitter | Facebook | Youtube

  • Natural de Lemoa (Bizkaia).
  • Nacido el 12 de diciembre de 1981.
  • El menor de 13 hermanos.

 

Alex Txikon 1981eko abenduaren 12an jaio zen Lemoan (Bizkaia), familia apal eta oso ugari baten baitan (13 neba-arrebatan gazteena da). Hiru urte zituela Gorbeia mendi tontorrera igo zen; geroago, Ganzabal Mendi Taldearen baitan, lehenengo irteerak egin zituen Pirinioetara, Picos de Europara eta Alpeetara; 17 urterekin Pamir mendikatera bidaiatu zuen; eta 21 urte bete berri zituela bere lehenengo ‘zortzimilakoa’ igo zuen: Broad Peak (8.051m), Pakistanen, Karakorum mendikatean.

Orduz geroztik, 30 bat espediziotan hartu du parte eta, besteak beste, munduko 14 gailur garaienetako 12 zapaldu ditu. 2005 eta 2010 urte bitartean ‘Al filo de lo Imposible’ telebista saiorako altuerako kameralari gisa eta Edurne Pasabanen ’14 x 8.000’ proiektuaren baitan ere lanean aritu ostean, Alex Txikonek amaitutzat eman zuen fase bat. Hala, Pasabanekin Everestera itzultzeko gonbitea alboratuta, abentura berrietan eta, batez ere, alpinismoa egiteko forma berrietan murgiltzeko hautua egin zuen. 16 urte zituenez geroztik bere ogibide izandako igeltseritza utzi eta aurrerantzean mendiari helduko zion bete-betean.

Hala, azken urte hauek beharbada ez dira Txikonen ibilbidean arrakastatsuenak izan tontorrei dagokionez, baina bai aberasgarrienak eta alpinistikoki baliogarrienak. Ipar paretak, bide berriak, alpetar estiloa, hormatzarrak eta, batez ere, neguko espedizioak dira bere apustua.

Alpinista ez ezik, aizkolaria eta BASE jauzilaria ere bada Txikon; kirol eskaladan ere aritzen da baina, guztiaren gainetik, abenturazale nekaezintzat du bere burua; esploratzea maite du, bidaiatzea, jende ezberdina ezagutzea… edozein espedizioren ezinbesteko osagaitzat du hori guztia, kirol erronka ororen osagarri.

1985
Anaia Javik txikitatik irakatsi zion mendizaletasuna. 3 urte zituela, Gorbeia tontorrera igo zen.

1992
Mendizaletasuna Ganzabal mendi taldeko kideen eskutik garatu zuen Alexek. Hauekin aritu zen, aurrenekoz, Pirinioetan eta Picos de Europan.

1998
Lehenengo bidaia Alpeetara, bide zailagoak eta 4.000 metrotik gorako mendiak eskalatzera. Aurrerantzean, goi mailako alpinismorantza bideratuko ditu pausoak:

2002
Komunismo (7.495m) eta Korzeneskaya (7.134m).

2003
Broad Peak (8.047m). GAILURRA.

2004
Makalu (8.463 m). GAILURRA.
K2 (8.611m), Cessen bidea. 7.400m arte.
Cho Oyu (8.201 m). GAILURRA.

2005
‘Al Filo de lo Imposible’ telebista saioko taldera batu zen urte honetan, aurrerantzean alpinista eta altuerako kameralari gisa parte hartzeko.
Makalu (8.643m). Mendebaleko Pilarea. 7.650m arte.
Lenin (7.134 m). GAILURRA.

2006
Espedizioa Antartikara:
Scott (880m). GAILURRA.
Shackelton (1.465m, bide berria). GAILURRA.
Wandell aurrez inork eskalatu gabeko mendia (2.397m). GAILURRA.
Udazkena:
Sisha Pangma (8.031m). Hegomendebaldeko britainiar bidea. Estilo alpinoan 7.800m arte.

2007
Sisha Pangma (8.031 m). Hegomendebaldeko britainiar bidea. GAILURRA.

2008
Alex Txikon Edurne Pasabanen 14×8.000 proiektura batu zen.
Daulaghiri (8.167m). GAILURRA.
Manaslu (8.163 m). GAILURRA.

2009
Kangchenjunga (8.586m). 8.450m arte.
Sisha Pangma (8.027m). GAILURRA.

2010
Annapurna (8.091m). GAILURRA.
Shisha Pangma (8.031m). Iparmendebaldeko bidea. GAILURRA.

Edurne Pasabanek helburua erdietsita, Alex Txikonek ziklo berri bati ekin zion, oraingoan bakarka, alpinismo molde berrien bila.

2011
Negua:
Gasherbrum I (8.080m). Aurreneko saiakera neguan. 7.000m arte.
Espedizio hartatik ateratako dokumentalak, ‘Next time Insallah’, film onenaren saria jaso zuen urte hartan Sastriereko Zinemaldian.
Uda:
Gasherbrum I (8.080m). GAILURRA.
Gasherbrum II (8.080m). GAILURRA. (Biak 6 egunetan).
Espedizio hartatik ateratako dokumentalak, ‘Aizkora hotsak goi mendietan’, euskarazko film onenaren saria jaso zuen urte hartan MendiFilm Festival zinemaldian.
K2 (8.611m). Abruzzos bidea, 7.900m arte.

2012
Negua:
Gasherbrum I (8.080m). Neguko espedizioa. Bide berria 7.400m arte.
Alexen hiru espedizio kide 7.700 metrora desagertu ziren.
Uda:
Udako espedizioa Groenlandiara. Ulamertosuaq (1.880m), GAILURRA.
Espedizio honetatik ateratako dokumentalak, ‘Next stop Greenland’, sari mordoa jaso zuen:
- BCN Sports 2013. Abenturazko kirol film onena.
- International Air Film Festival 2013. Film onena.
- Moscow International Vertical Festival 2013. Abentura film onena.
- Sestriere Film Festival 2013. Film onena.
- Terre Alte… Emozioni dal Mondo 2013. Film onena.
- Sport Movies & Tv 2013 – 31st Milano International FICTS. Ohorezko aipamena.
- Lizarra Xtreme 2013. Ikus-entzuleen saria.

2013
Negua:
Laila Peak (6.200m). Aurreneko saiakera neguan eta GAILURRA.
Udaberria:
Nuptse (7.861 m). Tontorreko ertzeko baldintza kaskarrak tarteko, gailurretik 20m-ra heldu zen.
Lhotse (8.516 m). GAILURRA.
Uda:
K2 (8.611m), Abruzzi bidea. 7.100m arte.

2014
Udaberria:
Kangchenjunga (8.586m). Iparraldeko britainiar bidea. 8.500m arte.
Uda:
Nameless Tower (6.251m). ‘Ethernal Flame’ bidea: 7b+, A2, M5 1100m. 36 ordutan.

2015
Negua:
Nanga Parbat (8.125m). Neguko espedizioa. Kinshoffer bidea 7.850m arte.
Uda:
Thalay Sagar (6.904m). Bide berria Ipar-Mendebaldeko pilarean, tontorrik gabe: Askatasun Taupadak 700m+ 520m M5/6, A3, WI4+.

2016
Negua:
Nanga Parbat (8.126m). GAILURRA. Aurreneko neguko igoera. Kinshofer bidetik