Leiho egoki baten zain, bidea tontor saiakerarako prest dute Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik

Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK)
2016/01/25

Hamabi egun mendian lanean, hiru gau 1Kn (4.800m), beste lau gau 2Kko errepisa eskasean (6.100m), eta guztira 2.500 metro soka baino gehiago (ia 200 kilo) hara gora arte igota nahiz bidean zehar fijatuta, 3Kra arte (6.700m).

Hogeitabost egun joan dira iragan abenduaren 31n Behe Kanpaleku honetara iritsi ginenetik, eta denbora honetan Alex Txikon buru duen taldea gai izan da neguko Nanga Parbat (8.126m) honen Kinshofer Bideko zatirik teknikoenak ekipatzeko, 3Kra arte (6.700m): 5.100m-tik Kinshofer hormaren oinarriraino (6.000m) doan couloir edo kanal tentearen 900 metro izoztuak; 2Kra (6.100m) heltzeko igaro beharreko ate modukoa den haitzezko pareta bera; eta 2Ktik (6.100m) 3Kra (6.700m) bidean, 6.500m eta 6.700m bitarteko izotz biziko zazpi luzeak (25-30 bat metro).

Lerroak muntatuta (tarteka lerro bikoitzak), bidea 3Kra arte (6.700m) ekipatuta, hara gora material/janari/gas nahikoa igota eta altueran hainbat gau pasata, nazioarteko kordada harro dago orain arte egindako lanaz; euren burua prest eta indartsu sentitzen dute tontor saiakerari heltzeko eguraldiak beste aukera bat eman bezain pronto.

“Baldintzak aldatzen ez badira behintzat, 3Ktik behatu dugunaren arabera, 6.700m-ko kota horretatik gailurreraino ez dugu ezer ekipatu behar izango”, azaldu du Txikonek. Jakina, 3Ktik aurrera oso kontuan hartu beharreko faktoreak sartzen dira jokoan –hotza, garaiera–, baina Txikonek berak, ‘Sadpara’k eta Nardik ere argi dute espedizioaren alderik konplikatu, konprometitu eta neketsuena burutu dutela jada: “Bidea buruz dakigu, badakigu zenbat metro eta ze soka mota dugun tarte bakoitzean… sobera prestatua daukagu tontor saiakerarako… orain zorte on apur bat besterik ez dugu behar, eguraldiak aukera bat eman diezagula”.

Eguraldi aurreikuspenek aipatzen zituzten haize zakarrak hemen dira jada. Hiru eskalatzaileak atzo heldu ziren Behe Kanpalekura, 3Kn depositu bat ezarri eta gaua 2Kn igaro ostean. Orain itxarotea beste aukerarik ez dago; eta hatzak gurutzatu, elur gehiegi bota ez dezan (horrek 1Kra bitarteko bidea berriro zabaltzera behartuko lituzke) eta eguraldi txarreko tarte hau gehiegi luza ez dadin.

ATxikon_KinshoferWall_S

ATxikon_Sadpara_C2

ATxikon_Sadpara_C2_2

DCIM100GOPROGOPR0231.

C2_Ridge_2_S

C2_C3_2_S

ATxikon_C3_S

View_c2-c3_2_S

View_c2-c3_S

Sadpara_c3_S

Summit_fromc3_S

Txikon_1_S

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera