Incahuasi (6.638m) igota, Pakistanerako prest gaude

Lehenago ere azaldu dugun moduan, Andeetara mugitzearen zio nagusia Nanga Parbatera (8.126m, Himalaya, Pakistan) iritsi eta berehala lanean hasteko moduko aklimatazio puntua nahiz sasoia lortzea zen; behe kanpalekuan ezarri eta gehiegi itxaron gabe mendian jarduten hasi ahal izateko.

3-ATxikon_SanFrancisco_2

Neketsuak izan dira bi aste hauek, inguru andetar honetan ‘Puna’ izenaz ezaguna de fenomenoak gogor kolpatzen baitu gorputza. Faktore multzo honek (ia hezetasun eza, altuera, haize zakarra eta silizioz jositako lurzoruak eguzkipean sorrarazten duen ‘txapa’ edo ‘parrilla’ efektuaren ondoriozko oxigeno gabezia) buruko min itzelak eragiten ditu, eta gauez, Pazifikoko haize korronteak kolpean hezetasunez kargatuta heltzen direnean, biriketako arazoak ere biderkatu egiten dira.

San Francisco sumendian (6.016m) lortutako repuntearen ostean, bi egun geroago, Incahuasirantz (6.638m) zuzendu genituen pausoak, inka kulturarentz mendi sakraturantz. Aurreneko gaua 4.500 metrotan egin genuen, ‘volcancito’ gisa ezagunak diren sumendi txikien azpian; bigarren gaua 5.550 metrora (1go kanpalekua, altuerako bakarra); eta biharamunean, 04:30ak aldera, abian, gailurrerantz. Zirraragarria da Andeetako gauei darien bakardadea, eta orduko hartan oparitu zigun ozar-izarra deskribaezina da. Eguraldi bikaina izan genuen, ezin kexatu, eta sei bat ordutan gorenera heltzeko gai izan ginen, zonaldeko mendirik enblematikoenetako baten tontorrera. Ez zen la xamurra izan, ordea: 45 bat graduko inklinazioa eta 600 metroko desnibela zuen lehen kanalak, ondorengo plato amaigameak eta bukaerako maldek lanera behartu gintuzten.

7-ATxikon_Incahuasi_1

12-ATxikon_5550_tent

15-ATxikon_Incahuasi_4

1-ATxikon_Summit_Group

Pakistanen, Nanga Parbat-en (8.126m), gure altuerako hirugarren kanpalekua 6.700 bat metrotan dago, Argentinan zapaldu dugun kota berean alegia. Horrenbestez, aurreikusi bezalaxe, gertu gara Himalaiarantz abiatu eta, ahal bezain pronto, gure bidea ekipatzen hasteko. Asteartean, abenduak 22, aterako gara Bilboko aireportutik. Erronka handia zain dugu, gogoa eta ilusioa gainezka ditugu.

0-ATxikon_Incahuasi_Summit_1

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera