Hormaren oinarrian

Aurreikusi zutena baino mantsoago aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko dute: “Orain gure eskuinerantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, tontorreranzko azken 500 metroei helduko diete alpetar estiloan.

Asteartean, IRAILAK 1, oraindik Ekaitz eta Daniele gabe (gogoratu biek hala biek Gangotrira jaistea erabaki zutela altueraren ondoriozko jipoitik osatzeko eta irailaren 3rako espero zela bueltan izatea), eskalatzaileek 1go Kanpalekua lekualdatu zuten oso-osorik. Bina saiotan, 5.100 metrotik 5.300 metrora igo zuten guztia. Aurrerantzean, abiapuntu eta atseden-toki aurreratuagoa izango zuten korridorean gora hormaren oinarrirantz metroak irabazten aritu bitarte.

Hala, asteazkenean HILAK 2, 5.800 metrora heltzea lortu zuten. Ostegunean, Txikon izan ezik, gainontzeko soka kideek Behe Kanpalekuranzko bidea hartu zuten Maiz eta Nardiren erreleboa bazetorrela jakinik. Era iritsi zen, baina eguraldi txarrak bi eguneko geldialdia egitera behartu zituen Txikon, Nardi eta Maiz.

Larunbatean, IRAILAK 5, lana berrartu bai baina 5.850m baino harago igotzerik ez zuten erdietsi. Aldiz, igandekoa –irailak 6– saio emankorragoa izango zen, halaxe azaldu zigun Txikonek komunikazio aukera labur batean: “230 metro soka fijatu ditugu 6.050 metrora arte, horma oinarrira iritsi gara. Hasierako luzeak elur gainean izan dira, azkenekoak ordea terreno mixtoan. Izugarrizko gozatua hartu dugu, eta aurreko egun hauetan baino askoz gehiago eskalatu eta aurreratu izanaren sentsazioarekin itzuli gara 1go Kanpalekura”.

Gaur, HILAK 7, Felix Criadok, Txus Lizarragak eta Ekaitz Maizek, Alex Txikon nekaezinarekin batera, material gehiago igo dute puntu berera, alegia, Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpera, 300 metroko harkaitzezko hormatzarraren oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko dute: “Orain gure eskuinalderantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, gailurreranzko azken 500 metroei helduko diete alpetar estiloan.

AlexTxikon_ThalaySagar_2015:9:7_1

AlexTxikon_ThalaySagar_2015:9:7_2

AlexTxikon_ThalaySagar_2015:9:7_3

AlexTxikon_ThalaySagar_2015:9:7_4

AlexTxikon_ThalaySagar_2015:9:7_5

 

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera