Cargando Eventos:
25 Dec
  • Este evento ya finalizó

Navegación entre Eventos

Alex Txikonen abentura berria, bere ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko erronkarik ikusgarri edota gogorrena ere bada; hain zuzen ere, Everest, munduko mendirik garaiena, negu partean eskalatzea, oxigeno artifizialik erabili gabe. Bertan, gainera, -60º -ko tenperaturak eta 150 km/orduko haize bortitzak  jasan behar izango dituzte.

Orain arte ez du inork ere lortu munduko gailurra duguna, negu partean osorik eskalatzea. Hortaz, erronka gogorra dute aurretik Alex eta bere taldeak, baina lan gogorra egin dute bertara heltzeko eta beraien eskuetan dagoen guztia emango dute.

Xehetasunak

Hasiera:
25 December, 2016 @ 8:00 am
Amai:
20 March, 2017 @ 5:00 pm
Categoría del Evento:
Etiquetas del Evento:

Leku

Kathmandu, Nepal

aurreko espedizioak

Everest (8.848 m)
25 Dec
Everest (8.848 m)
Hasiera: 25 December, 2016 - Amai: 20 March, 2017
Leku: Kathmandu, Nepal ,
Alex Txikon Kathmandura abiatu da, Everest (8.848 m), munduko gailurrik garaiena, negu partean eskalatzeko, oxigeno artifizialik gabe. Zalantzarik gabe, bere ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko abenturarik ikusgarriena ere bada.
Trangoko Dorreak (6,239 m)
24 Jul
Trangoko Dorreak (6,239 m)
Hasiera: 24 July, 2014 - Amai: 30 August, 2014
Leku: Karakorum , Pakistán
Alex Karakorumera joan da Trangoko Dorre Handia (6.239 m) ipar-mendebaldeko biderik zailenetako batetik igotzeko.
Kangchenjunga (8.586 m.)
10 Apr
Kangchenjunga (8.586 m.)
Hasiera: 10 April, 2014 - Amai: 20 April, 2014
Leku: Taplejung , Nepal
Alex Kangchenjunga (8.586 m) mendira abiatu da Denis Urubko kazakhstandarrarekin eta Adam Bielecki poloniarrarekin, gaur egun munduan dauden alpinista onenetako birekin.
K-2 (8.611m). Abruzzos bidea.
24 May
K-2 (8.611m). Abruzzos bidea.
Hasiera: 24 May, 2013 - Amai: 28 May, 2013
Leku: Karakórum , Pakistán
7.100 metrora iritsi zen.
Lhotse (8.516m)
21 May
Lhotse (8.516m)
Hasiera: 21 May, 2013 - Amai: 23 May, 2013
Leku: Himalaya , Nepal
Gailurra
Nuptse (7.861 m)
13 May
Nuptse (7.861 m)
Hasiera: 13 May, 2013 - Amai: 23 May, 2013
Leku: Khumbu , Nepal
Gailurretik 20 metrotara geratu zen gailurreko ertzaren baldintza txarrak eraginda.
Laila Peak (6.096m).
18 Jan
Laila Peak (6.096m).
Hasiera: 18 January, 2013 - Amai: 28 January, 2013
Leku: Hushe Valley , Pakistán
GAILURRA (udaberria, neguko baldintzetan).

Berriak

 
KRONIKA | Jardunaldi gogorrak 7850 metrotaraino ekipatzen!
Egun eta gau gogorrak hor goian. Bukatutzat eman dugu lana nahiz eta 4. Kanpalekutik oso gertu gelditu, izan ere, eguraldi eskasa izan dugu eta taldekide bat ez zen oso ondo sentitzen. Hala ere, oso pozik gaude egindako lanarekin muturreko baldintza horietan 7850 metrotaraino ekipatzea lortu, eta Behe Kanpalekura denok elkarrekin itzuli garelako. Jardunaldi gogorrak izan
KRONIKA | Gailurra Pumorin (7161m)
Pumoriko gailurra egin dugu, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna duguna eta munduko mendirik politenetakoen artean izendatzen dutena askok. Everesteko 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, geldialdi bat egin dugu, mendi eder hau igotzeko eta geure indarrak neurtze aldera. Taldea Ali Sadpara, Nuri, Temba Bhote eta nik osatzen dugu eta estilo minimalista eta arinean egin dugu saiakera. Mila esker