KRONIKA | Gero arte, Everest!

Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik mendian. Naturaren aurka joateak ez du zentzurik, horixe da, gutxienez, urte guzti hauetan bizitako une latzen ondorioz, barneratutako irakaspena; izan ere, mendiak zu akabatzerik ez baduzu nahi, ez zaitez bera akabatzen saiatu. Beraz, zaindu eta errespetatu ezazu.

17097816_1128949257232113_3396317744349765860_o

Hortaz, nahiz eta fisikoki eta psikologikoki inoiz baino indartsuago egon, neguak ez digu betarik eman, haize bortitzek lurrera botatzen gintuzten eta datozen egunetako iragarpena are eta beldurgarriagoa zetorren. Hala ere, orotara, inoiz bizitako espediziorik bereziena izan da, zeinetan neure burua eta gorputzaren mugak ezagutzeko aukera izan dudan –eta harritu egin ere-. Gainera, mendiaren eta alpinismoaren munduak inoiz gutxi izandako jarraipena izatea ere erdietsi dugu, eta, zalantzarik gabe, zuek ezagutzeko auekra izan da eraman nezakeen oparirik politena ; momentu gazi-gozoak bizi izan ditugu elkarrekin eta une oro egon zarete nire aldamenean. Beraz, datorren urtean, neure bihotzaren zatia lapurtu didan mendiari beste jasoaldi bat egiteko prest itzuliko naizela zin egiten dizuet, lagunok. Asko maite zaituztet.

Sare sozialak:

Facebook: https://www.facebook.com/alex.txikon.5/

Twitter: https://twitter.com/alextxikon?lang=es

Instagram: https://www.instagram.com/alextxikon/

Alex

;)

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera