KRONIKA | Behe Kanpalekuan bueltan gara!

Atzo, otsailaren 25, Behe Kanpalekura bueltatu ginen, azkenean. Ordu batean, 1000 metrotatik 5250 metrotara egotera igaro ginen, eta egia esan beldur dezente nuen; altuerak nere aurka egingo zuen ez nekielako, izan ere, 4000 metroko gainbehera kolpean egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula.

IMG-20170225-WA0011

Pixkanaka-pixkanaka mugimenduak egiten saiatu nintzen, baina hain pozik nengoen bertan egoteagatik bueltan ezin nintzela geldirik egin, ezagutzen nauzue jada. Behe Kanpalekua prestatu, materiala atera eta berriz ere martxan hasteko gogoekin!

IMG-20170226-WA0008

Iluntzean, haizeak gogor jotzen zuen, eta zalantzarik gabe, orain arte, Behe Kanpalekuan pasatako gaurik txarrena izan da. Haizeak mendebaldetik jotzen zuen, eta gaupasa egin behar izan dugu haizeak dendak eraman ez ditzan.

Ohikoa baino ordubete lehenago jotzen dute lehen eguzki izpiek Behe Kanpalekuan, 08:40ean, hain zuzen ere. Zer egin hitz egin eta gaur igoko ez zirela esan didate gainontzekoek.

IMG-20170226-WA0003

Ni, ordea, nahiko ondo sentitzen naiz, eta hiru eskailera eta soka hartuta, gorantz egitea erabaki dut. 200 metro ekipatu ditut eta hiru eskala porteatu ditut. 5500 metro ingurutara iritsi naiz. Bakarrik joan naizenez, ez nuen gehiago arriskatu nahi, eta BK-ra itzuli naiz, bihar denok batera egingo dugulako lan.

IMG-20170226-WA0012

Izotz-jausian 2 edota 3 egun gehiago eman beharko ditugu lanean, eta Behe Kanpalekura itzuli aurretik, estrategia bat planteatu nuen: BK-n deskantsatu, neure kideek izotz-jausia berekipatzen zuten bitartean, baina, ikus dezakezuenez, ezinezkoa da, ezin naiz geldirik egon!

IMG-20170226-WA0028

Jakin badakit, gero eta gehiago igo orduan eta aukera gutxiago izango ditudala gailurra egiteko, esfortsu handia egiten nagoelako, baina ipurtarina naiz eta neuri eskalatzea eta borrokatzea gustatzen zait. Egun bakarra ere ez dut itxaron!

IMG-20170226-WA0005

Bestalde, oso ondo sentitzen naiz, indar eta kemenak oraindik zutik irauten du, eta neure arazo bakarra atzamar lodietako atzazkalak zintzikilaturik dauzkat, eta hortaz, oso mingarrie iruditzen zait aurrez kranponeatzea, hala ere, estutu eta aurrera egin behar dugu.

IMG-20170226-WA0009

IMG-20170226-WA0023

Alex

;)

       

Berriak

 
KRONIKA | Jardunaldi gogorrak 7850 metrotaraino ekipatzen!
Egun eta gau gogorrak hor goian. Bukatutzat eman dugu lana nahiz eta 4. Kanpalekutik oso gertu gelditu, izan ere, eguraldi eskasa izan dugu eta taldekide bat ez zen oso ondo sentitzen. Hala ere, oso pozik gaude egindako lanarekin muturreko baldintza horietan 7850 metrotaraino ekipatzea lortu, eta Behe Kanpalekura denok elkarrekin itzuli garelako. Jardunaldi gogorrak izan
KRONIKA | Gailurra Pumorin (7161m)
Pumoriko gailurra egin dugu, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna duguna eta munduko mendirik politenetakoen artean izendatzen dutena askok. Everesteko 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, geldialdi bat egin dugu, mendi eder hau igotzeko eta geure indarrak neurtze aldera. Taldea Ali Sadpara, Nuri, Temba Bhote eta nik osatzen dugu eta estilo minimalista eta arinean egin dugu saiakera. Mila esker