KRONIKA | Jardunaldi gogorrak 7850 metrotaraino ekipatzen!

Egun eta gau gogorrak hor goian. Bukatutzat eman dugu lana nahiz eta 4. Kanpalekutik oso gertu gelditu, izan ere, eguraldi eskasa izan dugu eta taldekide bat ez zen oso ondo sentitzen. Hala ere, oso pozik gaude egindako lanarekin muturreko baldintza horietan 7850 metrotaraino ekipatzea lortu, eta Behe Kanpalekura denok elkarrekin itzuli garelako. Jardunaldi gogorrak izan dira, benetan.

AX 31 01 2018 (1) AX 31 01 2018 (2) AX 31 01 2018 (3) AX 31 01 2018 WhatsApp Image 2018-01-31 at 15.43.07 WhatsApp Image 2018-01-31 at 15.45.03 WhatsApp Image 2018-01-31 at 16.03.49 WhatsApp Image 2018-01-31 at 16.06.26 WhatsApp Image 2018-01-31 at 16.44.38

Alex

;)

 

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera