Tontorrik gabe, baina bide berri batekin
Txus Lizarraga, Adrian Legarra, Ekaitz Maiz, Felix Criado, Daniele Nardi eta Alex Txikonek osatutako taldeak amaitutzat eman du ‘Thalay Sagar 2015’ espedizioa. Gailurrik lortu ez dutenez, helburua ez dute betetzat jotzen, baina egindako lanarekin kontent itzuli dira: bide alemaniarraren eskuinaldera, mendiaren Ipar-Mendebaldeko Pilarean, bide berri bat zabaldu dute: Askatasun Taupadak 700m+ 520m M5/6, A3, WI4+. › Ver más
Hormaren oinarrian
Aurreikusi zutena baino mantsoago aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko dute: “Orain › Ver más
Astebete espedizioan, 5.700 metrora arte prest
IGANDEA zen (HILAK 23) espediziokideek New Delhi zaratatsuari agur esan eta errepidezko bidaia luze bezain neketsuari ekin ziotenean: 400 kilometro eta 16 ordu mikrobus barruan, kasik geldialdirik ere egin gabe, Uttarkhasira heldu arte. Parke Naturalerako sarrera da hau, polizia check point saihestezina beraz, eta espedizioan zehar sortuko duten zabor guztia bueltan jaistera konprometitzen dituen fidantza › Ver más
Thalay Sagar hormatzarra (6.904m) zain dugu
Gangotri sakratuan, Garwhal indiarreko Himalaya muturren, Ganges ibaiaren iturburuan altxatzen da Thalay Sagar malkartsua. 6.904 metro luze, lehen mailako erronka da alpinistentzat, eta leku gurtua bertaratzen diren erromesentzat. Hormatzar honen gailurrera heltzea da Alex Txikon lider duen expedizioaren helburua; Ekaitz Maiz, Felix Criado, Txus Lizarraga, Adrian Legarra eta Daniele Nardi izango ditu sokakide. Himalayako Garhwal › Ver más