2016/02/26: Nanga Parbateko aurreneko neguko igoera
2016ko otsailaren 26a nazioarteko alpinismoaren historian sartu da. 15:37ean (Pakistango ordua), Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Simone Moro Nanga Parbat (8.126m) mendiaren gorenera heldu ziren, ordura arte urtarorik hotzenean eskalatu gabeko azkenaurreko zortzimilakoa zen.     24 ordu pasatxoren buruan, Behe Kanpalekura itzuli ziren, Tamara Lunger sokakidearekin batera. Azken honek sekulako indarra eta are ardura › Ver más
Dagoeneko 4Kn (7.200m) atseden hartzen ari dira, 5:30–6:00ak inguru ekingo diote tontorreranzko bideari
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/25 Arratsaldeko 18:30ean (Pakistango ordua) kontaktatu berri du Alex Txikonek Behen Kanpaleku honekin. Laurak lozaku barruan hidratatzen eta atseden hartzen ari direla baieztatu digu. Haizearen abiadurari dagokionez, badirudi baldintza optimoak (5–10km/h, ez gehiago) 26ko gauean helduko direla eta 27ko egunean zehar mantenduko direla. Baina ordura arte itxaroteak 7.000m-tik gora › Ver más
Beste urrats garrantzitsu bat: gaua 3Kn (6.700m)
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/24 EGINA. Alex Txikon, Ali Sadpara, Simone Moro eta Tamara Lunger 3Kn (6.700m) atseden hartzen ari dira uneotan. Bigarren etapa hau amaituta, esan liteke lau eskalatzaileek Kinhsofer bide honetako zailtasun tekniko handieneko tarteak gainditu dituztela dagoeneko; Nanga Parbat (8.126m) aurrenekoz neguan eskalatzeko bidean berebiziko pausoa, inondik ere. Aurrerantzean, bestelako › Ver más
Javier Del Valle:  “Himalaia eta Karakorum mendikateen artean erdibidean eta isolatuta dagoelako da hain aldakorra Nanga Parbateko klima”
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/22 Zenbait saiakeratan zehar 2Ktik (6.100m) gorago ezin pasa ostean, badirudi azkenean heldu dela amestutako leihoa, behin betikoa, ziurrenik, dena ondo badoa eta gorputzek egoki erantzuten badute, Txikon, Sadpara, Moro eta Lunger-i neguan inoiz eskalatu gabeko Nanga Parbat honetan beren tontor saiakera abiatzeko aukera emango diena. Oraindik ilun zenean › Ver más
Ezinezkoa izan da, bihar berriro saiatuko dira
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 15/02/2016 Ezinezkoa izan da. Meteo aldaketa berri batek –tamalez, aukeren artean zegoen–, hodeiak eta haize zakarrak ekarri ditu, lau eskalatzaileak 1Ktik jaistera behartuz. Nangak neguan gaudela gogorarazi digu beste behin. Bihar berriro ere saiatuko dira. 14:00ak inguru heldu ziren atzo 1Kra (4.800m). Ordubete eskas pasatu zuten azken elur jausiak › Ver más
Neguan Behe Kanpaleku batean bizitzearen –edo bizirautearen– artea
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/11 … Eta bien bitartean… Behe Kanpalekuan makina bat ordu pasatu eta aspertzeari ahal den moduan aurre egin beharko; eta, sinetsidazue, horretarako sormen nahiz arte apur bat behar da. Azken batean, kasik zeharo isolatutako mini-gune bat da hau, erabat autonomoa horrebestez, non mini-gizarte baten gisara, jatorri ezberdineko pertsonak bizi › Ver más
Haize zakarra eta elur-jausi ugari: berri esanguratsurik gabe jarraitzen dugu
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/10 Badira bost bat egun BK honetatik azken albisteak igorri genituenetik, eta egia esateko berri esanguratsurik gabe jarraitzen dugu. Negua hastearekin batera Nanga Parbateko (8.126m) Diamir isurialde honetara hurbildu ziren bederatzi eskalatzaileetatik soilik Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k, Simone Morok eta Tamara Lungerrek jarraitzen dute ahaleginean; talde bakar gisa uztartuta, › Ver más
Txikonek, ‘Sadpara’k, Morok eta Lunger-ek gutxienez otsailaren 7ko goizaldera atzeratuko dute gaur abiatzekotan ziren rotazioa
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/05 Badirudi gaur zabaltzekoa zen leiho laburra zenbait orduko atzerapenarekin helduko dela. Halamoduko egunak izaten ari dira hemen Behe Kanpalekuan, nahiko atseginak (batzuk besteak baino eguzkitsuagoak, temperatura ere aldatzen da batetik bestera), baina egunero ikusten eta entzuten dugu haizea erruz eta zakar dabilela han goian, 1Ktik (4.800m) gorako edozein › Ver más
Haize-etena probestuta, Txikonek, ‘Sadpara’k, Morok eta Lunger-ek urratsa zabaldu dute, beste behin, Kinshofer bideko 5.100 metroetara arte
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/01 Izan ere, Tamara Lunger-ek berak duela hainbat egun bere Facebook kontuan aurreratu bezala, Simone Moro buru duen kordada Alex Txikon eta Ali ‘Sadpara’ri batu zaie Kinshofer bidean. Bi italiarrek amaitutzat eman dute Messner-Eisendle bideko saiakera, honen baldintza arriskutsuak tarteko –“serac-a erortzekotan da eta arrakalak gero eta gehiago irekitzen › Ver más
Guztiontzat ikasgai gisa balio dezakeen susto txikia
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/29 Alex Txikonek eta Ali ‘Sadpara’k urratsa zapaltzea zuten gaur goizerako plana, izan ere, egunotako haize zakarrak elurra mugitu du bidea guztiz estaliz. 1go Kanpalekura arte (4.800m) iristea zuten buruan, ez harago, ufadek ez baitute atsedenik ez eta gehiagorako aukerarik ematen. Baina euren asmoa bertan behera geratu da sustoa › Ver más
Pag123