Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi 2Kn (6.100m), 3Kra arte ekipatzen jarraitzeko adina material igota
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/22 Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi gorantz abiatu dira, beste behin. Ikusi beharko noiz arte irauten duen eta zenbaterako aukera ematen dien ustez 25era arte luzatuko den leiho honek. Saio gogorra baina eraginkorra gaurkoa: Hiru eskalatzaileak goizeko 03:00etan itzartu dira (23:00ak etxean), 03:30ean gosaria, eta 04:00etarako martxan, zuzenean 2Krantz (6.100m). › Ver más
Incahuasi (6.638m) igota, Pakistanerako prest gaude
Lehenago ere azaldu dugun moduan, Andeetara mugitzearen zio nagusia Nanga Parbatera (8.126m, Himalaya, Pakistan) iritsi eta berehala lanean hasteko moduko aklimatazio puntua nahiz sasoia lortzea zen; behe kanpalekuan ezarri eta gehiegi itxaron gabe mendian jarduten hasi ahal izateko. Neketsuak izan dira bi aste hauek, inguru andetar honetan ‘Puna’ izenaz ezaguna de fenomenoak gogor kolpatzen baitu › Ver más
Alex Txikon: “Honetan gogo bizia jarri dugunik behintzat ez digute ukatuko”
Testua: Igone Mariezkurrena (Islamabad) Martxoaren 16an abiatu ginen bi hilabetez gure etxe hotza izan den Behe Kanpalekutik. Bi egun oinez, beste tarte luze eta beldurgarri bat jeepez eta, borobiltzeko, egun osoko bidaia autobusez egin ostean, Islamabadera heldu gara. Hoteleko lasaitasunetik, atzera begiratu eta azken egunotan Nanga Parbaten gertatutakoaz hausnartzeko balio duen elkarrizketa hau sortu da. › Ver más
Bukatzeko, susto arriskutsua
Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) Azkenean badirudi amaiera, zoriontsua ez izanagatik, fatala ere ez dela izango. Baina gauzak itxusi antzean jarri dira Nanga Parbateko Diamir aldean: Gaur goizean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4.kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gaitzaren ageriko sintoma larriak antzeman dituzte eskalatzaile pakistandarrarengan. Une honetan Behe Kanpalekuan › Ver más
Pag123