KRONIKA | Txutxu-mutxuan ia 8000 metrotara
Eguraldi ona iragarrita dago otsailaren 14rako, beraz, erronkari ekiteko ordua dela erabakitzen dugu. Beraz, 10ean Norbu Cheppal eta neuk gorantz egin genuen. 8 ordu ingurutan, Bigarren Kanpalekuan ginen jada, 6.350 metro ingurutara. Norbu eta nire artean, 2K muntatu genuen berriz ere; Cheppal zertxobait beranduago iritsi zen, arratsaldeko zazpiak inguruan. Lo sakuetan sartu eta haginak estutu; › Ver más
BIDEOA | Khumbuko izotz-jausia, Everest
Gogor jarraitzen dugu lanean, Khumbuko izotz-jausia konplikatua ekipatzeko ahaleginetan. Momentuz, lau egun daramatzagu eskailerak igotzen eta bidea prestatzen; bakoitzak 30 kg baino gehiago garraiotzen ditugularik. Tarte arriskutsuak daude eta tentuz handiz jokatu behar dugu. Hona hemen, izotz plaken laberinto konplikatu honetan egiten ari garen lana ondo baino hobeto islatzen duen muntaia. Gozatu! Alex › Ver más
KRONIKA | Behe Kanpalekuko lehen egunak (5.250 m)
Behe Kanpalekua (5.250 m). Geure etxe eta bizilekua datozen asteotan. Benetako luxua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoen espedizio bakarra izatea; urtean zehar, masifikatuta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan. Urtarrilaren 5a, Behe Kanpalekuko lehen eguna. Dena muntatzen, gauza guztiak bere lekuan jartzen, altuerara ohitzen eta geure bizilekua izango dena ahalik eta erosoen, › Ver más
Everestera abiatu aurretik | ‘EL RUIDO Y LA FURIA’ 7c+/8a kateatzeaz pozarren
Jada hiruzpalau egun pasa dira ‘El ruido y la furia’ 7c+/8a bidea kateatu nuenetik. Nire aburuz, inoiz egindako lorpenik garrantzitsuenen artean kokatzen dut; bereziki, nire bizitzako zein momentutan erdietsi dudan kontuan hartuta. Izan ere, azken asteetan oso lanpetuta ibili naiz, penintsulako mapari eta nazioartekoari pare bat buelta eman dizkiot, eta kilometro lar daramazkit soinean egun gutxi › Ver más