Urte berria, asmo berriak
Kaixo lagunak! Urte berri on! Ea 2015 hau aurrekoa baino hobea datorren! Honezkero gauza jakina denez, ez noatzue ezer berririk kontatzera, Denis Urubkok argitaratutakoa eta dagoneko hedabide askok zabaldutakoa berrestea besterik ez: K2rako pentsatua genuen neguko espedizioa bertan behera geratu da behin betiko. Txinako Gobernuak azkeneko unean, dena prest genuenean, ukatu digu hara bidaiatzeko baimena. › Ver más