KRONIKA | Gero arte, Everest!
Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik › Ver más
AX | Bizitza ezustez beteta dago!
Bizitza ezustez beteta dago! Une batez gelditu eta neure bizitzako esperientziarik gogor eta politena bizitzen ari naizela konturatu… eta bat-batean, are eta politagoa izan ahal dela konturatu. Eredu eta inspirazio dudan Reinhold Messner italiarra (Bozen-Hego Tirol, 1944) Behe Kanpalekura hurbildu baita ustekabean, geu agurtzeko eta munduko gailurra negu partean eta oxigeno artifizliak erabili gabe igotzeko › Ver más
BIDEOA | Egun gogorrak Khumbuko izotz-jausia berriz ere ekipatzen
Ibilbidean barrena landuta geneukan ekipamenduaren %60ª berregiratu behar izan dugu, azken asteotako eguraldi kaxkarren ondorioz. Lan gogorra izan da, Khumbuko izotz-jausia tarte konplikatua izateaz gain, lan asko eskatzen baitu. Baina, azkenean, Behe Kanpelukoaren eta Lehen Kanpalekuaren arteko ibilbidea erabat berriztatu dugu, eta gaurkoan, gainera, iruditan dakarkizuet geure egunotako lana. Zuen gustukoa izatea, eta geure arnas › Ver más
KRONIKA | Behe Kanpalekuan bueltan gara!
Atzo, otsailaren 25, Behe Kanpalekura bueltatu ginen, azkenean. Ordu batean, 1000 metrotatik 5250 metrotara egotera igaro ginen, eta egia esan beldur dezente nuen; altuerak nere aurka egingo zuen ez nekielako, izan ere, 4000 metroko gainbehera kolpean egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Pixkanaka-pixkanaka mugimenduak egiten saiatu nintzen, baina hain pozik nengoen bertan egoteagatik bueltan ezin › Ver más
AX | Egitasmo solidarioa Nepalen
Ametsak egia bihurtzen ez direla diote, baina… Nepalerantz, neure bigarren etxerantz, abiatu aurreko egunetan, Alexen dei bat jaso nuen, eta hara non esan zidan ikaragarri gustatuko zitzaiden sekulako sorpresa zuela esku artean. Munduko mendirik altu eta ikusgarrienetarikoak ditugu Nepalen, eta hortaz, bertan arnasten den afizioak ez du parekorik. Hala ere, eskalada ez dago horren errotua; › Ver más
KRONIKA | Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Otsailaren 2an, Behe Kanpalekutik atera eta Bigarren Kanpalekurantz abiatu ginen (6350 m), eta jada hainbat alditan egin dugun ibilbidea izan arren, arriskutsua izaten jarraitzen du. Khumbuko izotz-jauziaren barrenetik igaro, eta bakoitzean zailagoa dela ohartzen naiz; izan ere, neguan seguruagoa izango zela uste nuen, baina erratuta nengoen, igotzen garen bakoitzean zailtasun handiagoa aurkitzen baititugu. Mugara iritsi › Ver más
KRONIKA| Eguzkia sartzen denean, bizitza desagertzen da
Hara gora igo nahi baldin badugu, bizitza desagertzen danean egin behar dugu. Orduan baikara talde indartsua, eta orduan soilik jakingo dugu balentria honetarako prest ote gauden, eta geure beldurrei aurre egiteko gai izango ote garen. Goizeko zazpi eta erdiak dira, eta lo egitea gogoko dudan arren, lo sakuan egoteaz ere aspertu egiten naiz; egunari heltzeko › Ver más
KRONIKA | Ni ez naiz superheroia
Behe Kanpalekuan pare bat egun eman ondoren, oraindik ere, han goian bizitakoa onartzen gaude oraindik; izan ere, arinegi da ondorioak ateratzeko, eta are gutxiago erabakiak hartzeko. Hasi besterik ez gara egin; ez gara presekin ibili behar; tentuz hartu behar ditugu gauzak, eta eguraldia asmatzen saiatu behar gara. Hormetatik igotzea oso ondo egongo da, baina neuk › Ver más
KRONIKA | Sei egun neketsuren ostean, amaiera beldurgarria
Ea geroago, tarte bat aurkitzen dudan euskaraz itzultzeko! Abisatuko dizuet. Mila esker! Tras 6 días fuera de casa (del CB) y una llegada terrorífica, es tiempo de reflexionar. La fatiga acumulada y las situaciones extremas me han pasado factura y dificultan mi descanso. Por lo tanto, a estas horas de la madrugada, he querido sacar todo › Ver más
BIDEOA | Bigarren eta hirugarren kanpalekuen artean, ekinean (7000 m)
Gogor lanean aritu ostean, 7000 m ingurutara igaroko dugu gaua. Atzo Bigarren kanpalekura iritsi ginen aste bukaera bitarte honetan ahalik eta gehien ekipatu ahal izateko ahaleginetan. “Heriotzaren bidea” berriz ere zeharkatu behar izateak sorrarazten dizkigun sentsazioak bizi nahi al dituzue? Hona hemen, Avista Multimedia lagunek grabatutako irudi ikusgarriak. Haizeak oso bortitz jotzen du, baina tentuz › Ver más
Pag12