KRONIKA | Gero arte, Everest!
Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik › Ver más
BIDEOA | Ezustea gaindituta; aurrera goaz
Everesteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen diot lagun eta erronka honetako kide dudan Carlos Rubiosi; izan ere, tamalez, Kathmanduko ospital batera eraman behar izan dute birietako infekzio batek jota. Jakin badakit egonkor dagoela, eta arriskutik kanpo, baina hemen asko botatzen dugu faltan. Benetako txapeldun bat da eta oso harro nago egindako lan guztiarekin, onena › Ver más
KRONIKA | Lehen Kanpalekuan gaude jada (6050 m)!
8Khumbuko izotz-jausian barrena lau egun luze lanean eman ondoren, haizeak beta eman zigun eta ostiraleko gaua, atzokoa, Behin-behineko Lehen Kanpalekuan igaro genuen, hain zuzen ere, 5870 metrotara. Hala ere, baldintza egokien bila aritzeko lanetan, gorantz egin dugu, eta 6050 metrotara dagoen Lehen Kanpalekura iritsi gara. Une honetan, -30º zero azpiko tenperaturan gaude.   Egun gogorrak › Ver más
KRONIKA | Khumbu izotz-jauzia ekipatzen hasiak gara
Bi egun daramatzagu Behe Kanpalekua eta Lehen Kanpalekuan artean dagoen Khumbu izotz-jauzia ekipatzen. Egia esan, orotara, Everest eskalatzeko erronka guztiaren barnean, zati honi diot errespetu gehien; beldurra ematen dit denbora gehiegi ematea honetan, eta hilabete inguru egotea soilik hau ekipatzen. Zinez, lan gogorra dela, hainbat eta hainbat eskailera igo behar ditugulako. Hitz gutxitan, izotz plakez › Ver más
BIDEOA | Urte berri on!
Urte berri on guztioi, neure indar guztiak bidaltzen dizkizuet Everestetik, Nepal. Amets eta une gozoez betetako urte eder bat opa dizuet. Utz ditzagun atzean bizitako une latz guztiak eta ekin diezaiogun 2017. urte honi indarrarekin; onena opa dizuet erronka berri honetan. Nirekin eramango zaituztet planetako gailurrik altuenera. › Ver más
NEPAL | Abendua 27-31
Hona hemen, azken egunotako laburpena: Abenduaren 27a: Everest, goren-gorenetik ikusita Boudhanath tenplua (Kathmandu) Abenduaren 29a: Kathmandu-Namche Bazaar (3.404 m)   Abenduaren 30a: Khunde, Khumbu (3.900 m) Abenduaren 31: (Egunean zehar) (Gauean, urteko azken afarian) 2016. urte honi amaiera ematen diogu afari eder honekin. Orain, zuei tokatzen zaizue… Goza ezazue!!#TxikonGoesToTheEverest pic.twitter.com/NUjaKi6GDu — Alex Txikon (@AlexTxikon) 31 › Ver más