Hilabetetan zehar hobetu ostean, poz betea ‘Sonata de cuchillo y metralleta’ (7c) kateatuta
2012 urtean, GI-erako (8.080m) neguko espedizio lazgarri hartan behatzak izoztu zitzaizkidanetik, katu oinak janztea bera sekulako tortura bilakatu zen, eta horrek, ezinbestean, kirol eskaladatik aldendu nau denbora honetan guztian. Horrexegatik, Koreako (Araotz) ‘Sonata’ (7c) bide mitikoa kateatu izana nire autosuperazio historia honen kulminazioa da, nolabait. Aitortu behar dut medikuek hasieratik emandako gomendioei kasu egin eta › Ver más
Hiru eguneko zeharkaldia Andeetan
Bagenuen, bai, gogoa eszenarioz aldatzeko. Azkenean “el cerro”-n. Egun gehigirik ez genuenez, hasieran batean erraza eta egingarria zirudien plan baten alde egin genuen: San Francisco (6.016m) eta Incahuasi (6.638m) mendietara igoera bikoitza egitea genuen gogoan. Lehenengoa erraza eta nahiko jendetsua da, tokiko zaleak eta munduko hamaika bazterretatik hurbildutako turistak ibiltzen dira bertan; Argentina eta Txileko › Ver más
Dakar Rallyaren eremuetan barrena
Argentinara egindako ihesladiarekin jarraituko dugu. Fianbalatik abiatuta, Saujil eta Medanitos ere atzean utzirik, beste egun batez mendilerro azpiko basamortu itzela dugu helmuga, are finezko zabalgune amaigabea. Oraingo honetan gurpil gainean goaz eta, beraz, urrunagoko duna garailagoetara joko dugu, zailtasun bila. Tankera honetako paraje batean zehar motoa gidatzea benetan zirraragarria da, nahiz eta eguraldiak ez duen › Ver más
Izoztutako behatza hobetzen ari da
Nire ezker oineko behatz nagusia itxura hobea hartzen ari da! Espero dut izozketaren ondorioz galdutako ehunak arazorik gabe berreskuratzen joatea. Ituarte doktoreak egindako ebakuntza kirurgikoari esker izan da batetik, eta Ercilla Dermatologia Klinikako Alberto Gorrochategui doktoreak prestatu eta pautatutako tratamendu berritzaileari esker bestetik. Ituarte Doktoreak garbiketa lana egin dit izozketaren ondoriozko ultzeran: hildako ehunak erretiratu › Ver más
Egun borobila Robberg penintsulan
Hegoafrika ekialdeko kostaldean aurrera goaz, eta Plettenberg Bay-ra heldu gara, abiapuntutik (Cape Town) sei bat ordura errepidez. Hainbat herri utzi ditugu atzean bidean, granja isolatu zenbait eta herrialdeko alderdi honek berezkoa duen landaredia itxiko kilometro asko ere bai, harik eta ‘bunbuila’ moduko honetara iritsi garen arte. Plettenberg Bay ‘bigarren etxez’ josita dago, soilik urritik urtarrilera › Ver más
Marrazo Zuri Handiaren bila
Hegoafrikak eta bere bizitza basatiak makina bat aukera ditu eskaintzeko, tartean, shark diving deritzona: indiar ozeanoan murgilduko gara Marrazo Zuri Handiaren bila. Goizean goiz hasi dugu eguna. 5:00ak aldera abiatu gara Cape Townetik ekialderantz eta, errepidez bi ordu gidatu ostean, Gansbaai-ra heldu gara. Itxuraz barea den badia hau bertan metatzen den marrazo kopuru handiagatik da › Ver más
Table Mountain eta Lion’s Head: Hegoafrikari zapore hartzen
  Nepaleko tragedia lazgarriak milaka kilometrora harrapatu gaitu, eman digun guztiagatik hainbeste maite dugun herrialde hartatik urrun, eta etxetik aparte baita ere. Bide batez, ezer gutxirako balio badu ere, gure elkartasuna eta besarkadarik beroena ezbeharrak kolpatutako guztientzat. Nanga Parbateko kapitulua itxita, Pakistango hotza eta Euskal Herriko euria atzean utzita, klima eguzkitsu eta temperatura epelagoetara mugitu › Ver más
Adrspach Rocks-etara bisita Maciek Ciesielski eta Raphael Slawinskirekin batera
Ladek-Zodrój (Polonia) hiriko XIX. Mendi Zinemalditik oroitzapen on asko ekarri nituen etxera bueltan, bereziki bertakoek oparitutako errekonozimendu keinuak eta gehienek duten mendizaletasun bizia, baita Kurt Diemberger eta Wojciech Kurtyka ‘Boitek’ beteranoen hitzaldi zirraragarriek utzitako zapore gozoa ere. 82 eta 67 urterekin hurrenez hurren, alpinismoaren mito bi, bizitza haginkadaka irensten dute oraindik ere eta, zalantzarik gabe, › Ver más