Incahuasi (6.638m) igota, Pakistanerako prest gaude
Lehenago ere azaldu dugun moduan, Andeetara mugitzearen zio nagusia Nanga Parbatera (8.126m, Himalaya, Pakistan) iritsi eta berehala lanean hasteko moduko aklimatazio puntua nahiz sasoia lortzea zen; behe kanpalekuan ezarri eta gehiegi itxaron gabe mendian jarduten hasi ahal izateko. Neketsuak izan dira bi aste hauek, inguru andetar honetan ‘Puna’ izenaz ezaguna de fenomenoak gogor kolpatzen baitu › Ver más
San Francisco (6.016m) sumendiaren gailurrean
Asteazkena, abenduak 9. Gaua Las Grutas aterpean (4.040m) igaro ostean, aduana argentinarraren alboan hain zuzen, bidaia honen baitako lehenengo seimilakoaren bila jotzeko garaia heldu dela uste dugu. Baina Mauricio adiskideak (gure kontaktu nagusia hemen) gonbidapen berri bat luzatu digu eta 40 bat kilometro mugituko gara Chucula zonaldera arte (4.400m), izen bereko bost mila metrotik gorako › Ver más
Aklimatazioan aurrera, Falso Moracho (4.500m)
Asteartea, abenduak 8, bigarren saioa bertakoek ‘La Cordillera’ esaten dioten honetan. Gaua Cortaderas-en (3.300m) igaro dugu berriz, goizean goiz jaiki eta 6:00ak aldera gosaldu dugu eguzki gogorreneko orduak saihesteko asmoz. Errepidez igo gara aduana argentinarrera arte (4.050m), eta bertatik Falso Moracho (4.500m) tontorreraino eramango gaituen bidezidorra hartu dugu; guretzat urrunegi dagoen Moracho (+5.000m) mendiaren anaia › Ver más
Argentinako Andeetan, berriro
Lau egunez kilometroak eta kilometroak egin ostean, azkenik elkartu gara joan den uztailean aurrenekoz bisitatu genituen mendilerroekin; Catamarca ipar eskualdean gaude, kasik Txileko mugan bertan, Amerikako hamar mendi garailenetako bost metatzen diren eremuan. Mendizaleentzako benetako paradisua da hau, paisaia basatia inondik ere, eta gure aklimatazio faserako aukeratua Nanga Parbat (8.126m) Neguko Espedizioa abiatu aurretik. Hemen › Ver más