• 13

    AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)

    Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.

  • índice

    KRONIKA |Gailur saiakera, abian!

    Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera

  • WhatsApp Image 2018-01-31 at 15.43.07

    KRONIKA | Jardunaldi gogorrak 7850 metrotaraino ekipatzen!

    Egun eta gau gogorrak hor goian. Bukatutzat eman dugu lana nahiz eta 4. Kanpalekutik oso gertu gelditu, izan ere, eguraldi eskasa izan dugu eta taldekide bat ez zen oso ondo sentitzen. Hala ere, oso pozik gaude egindako lanarekin muturreko baldintza horietan 7850 metrotaraino ekipatzea lortu, eta Behe Kanpalekura denok elkarrekin itzuli garelako. Jardunaldi gogorrak izan

  • 19243034_1436143216512714_7446358592077029612_o

    KRONIKA | Gailurra Pumorin (7161m)

    Pumoriko gailurra egin dugu, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna duguna eta munduko mendirik politenetakoen artean izendatzen dutena askok. Everesteko 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, geldialdi bat egin dugu, mendi eder hau igotzeko eta geure indarrak neurtze aldera. Taldea Ali Sadpara, Nuri, Temba Bhote eta nik osatzen dugu eta estilo minimalista eta arinean egin dugu saiakera. Mila esker

  • 1

    KRONIKA | Bigarren Kanpalekura iritsi gara, 6500 metrotara!

    Behe Kanpalekutik atera eta Lehen Kanpalekuan gau benetan hotza pasa ostean, eta ia lorik egin gabe haize bortitza dela eta, Bigarren kanpalekurantz abiatu gara. Pozarren gaude jardunaldi bakarrean iristea lortu baitugu, iaz, aldiz, 2 egun behar izan genituen. Gainera, iaz baino 150 metro gorago kokatu dugu. Haize bortitzak markatutako jardunaldi gogor baten ondoren, Behe Kanpalekura

  • WhatsApp Image 2017-12-30 at 07.54.51

    KRONIKA | Trekkingeko esperientzia + Behe Kanpalekuan gaude jada

    Everesteko Behe Kanpalekura iritsi gara jada. Iaz urtarrilak 4ean heldu ginen, aurten, ordea, 2 egun lehenago. Hona heltzeko horren ezaguna den Everesteko Trekkinga egin dugu, eta egia esan, egun ikaragarriak bizi izan ditugu, izan ere, oso eroso aritu gara eta asko gozatu dugu ibilbide guztian zehar; batez ere, egun batean ezik, gainontzeko guztietan eguzkia izan

  • AR5_0283

    KRONIKA | Everest zain daukagu

    Bizkaia atzean utzita, Nepalerantz abiatzeko ordua da. Erronka hastear da. Beste urte batez ere, Everest, munduko mendirik altuenak, neguan eta oxigeno artifizialik gabe gordetzen dituen txoko preziatuak ezagutzera goaz. Baina, zinez, niri oxigeno gabe uzten didana aireportura gu agurtzera etorri ziren guztiak direla.   Kathmandun gaude jada. Baina ez gara bakarrik etorri, Loiuko aireportutik ia

  • Captura de pantalla 2017-11-03 a las 12.09.24

    TRAILER | “Everest, aparteko erronka”

    Hona hemen aurki aurkeztuko dugun filmaren aurrerapentxo bat; hain zuzen ere, nire bizitzako espediziorik gogorreneraren inguruko bizipenak islatuko dituen irudi zoragarrien bilduma, zeinetan Everest negu gorrian eta oxigeno artifizialik gabe igotzen saiatzean bizi izandako poztasun eta zorigaitzak. Filmaren estreinaldiaren datak: – Azaroaren 9an, arratsaldeko 19:30tan, Bilboko Euskalduna Jauregian. – Azaroaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, Madrileko CaixaForumen.

  • 17097816_1128949257232113_3396317744349765860_o

    KRONIKA | Gero arte, Everest!

    Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik

  • IMG-20170306-WA0002

    AX | Bizitza ezustez beteta dago!

    Bizitza ezustez beteta dago! Une batez gelditu eta neure bizitzako esperientziarik gogor eta politena bizitzen ari naizela konturatu… eta bat-batean, are eta politagoa izan ahal dela konturatu. Eredu eta inspirazio dudan Reinhold Messner italiarra (Bozen-Hego Tirol, 1944) Behe Kanpalekura hurbildu baita ustekabean, geu agurtzeko eta munduko gailurra negu partean eta oxigeno artifizliak erabili gabe igotzeko

  • IMG-20170227-WA0052

    BIDEOA | Egun gogorrak Khumbuko izotz-jausia berriz ere ekipatzen

    Ibilbidean barrena landuta geneukan ekipamenduaren %60ª berregiratu behar izan dugu, azken asteotako eguraldi kaxkarren ondorioz. Lan gogorra izan da, Khumbuko izotz-jausia tarte konplikatua izateaz gain, lan asko eskatzen baitu. Baina, azkenean, Behe Kanpelukoaren eta Lehen Kanpalekuaren arteko ibilbidea erabat berriztatu dugu, eta gaurkoan, gainera, iruditan dakarkizuet geure egunotako lana. Zuen gustukoa izatea, eta geure arnas

  • IMG-20170226-WA0005

    KRONIKA | Behe Kanpalekuan bueltan gara!

    Atzo, otsailaren 25, Behe Kanpalekura bueltatu ginen, azkenean. Ordu batean, 1000 metrotatik 5250 metrotara egotera igaro ginen, eta egia esan beldur dezente nuen; altuerak nere aurka egingo zuen ez nekielako, izan ere, 4000 metroko gainbehera kolpean egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Pixkanaka-pixkanaka mugimenduak egiten saiatu nintzen, baina hain pozik nengoen bertan egoteagatik bueltan ezin

  • OLYMPUS DIGITAL CAMERA

    AX | Egitasmo solidarioa Nepalen

    Ametsak egia bihurtzen ez direla diote, baina… Nepalerantz, neure bigarren etxerantz, abiatu aurreko egunetan, Alexen dei bat jaso nuen, eta hara non esan zidan ikaragarri gustatuko zitzaiden sekulako sorpresa zuela esku artean. Munduko mendirik altu eta ikusgarrienetarikoak ditugu Nepalen, eta hortaz, bertan arnasten den afizioak ez du parekorik. Hala ere, eskalada ez dago horren errotua;

  • Alex sale para cumbre_02

    KRONIKA | Txutxu-mutxuan ia 8000 metrotara

    Eguraldi ona iragarrita dago otsailaren 14rako, beraz, erronkari ekiteko ordua dela erabakitzen dugu. Beraz, 10ean Norbu Cheppal eta neuk gorantz egin genuen. 8 ordu ingurutan, Bigarren Kanpalekuan ginen jada, 6.350 metro ingurutara. Norbu eta nire artean, 2K muntatu genuen berriz ere; Cheppal zertxobait beranduago iritsi zen, arratsaldeko zazpiak inguruan. Lo sakuetan sartu eta haginak estutu;

  • MINIATURA

    KRONIKA | Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean

    Otsailaren 2an, Behe Kanpalekutik atera eta Bigarren Kanpalekurantz abiatu ginen (6350 m), eta jada hainbat alditan egin dugun ibilbidea izan arren, arriskutsua izaten jarraitzen du. Khumbuko izotz-jauziaren barrenetik igaro, eta bakoitzean zailagoa dela ohartzen naiz; izan ere, neguan seguruagoa izango zela uste nuen, baina erratuta nengoen, igotzen garen bakoitzean zailtasun handiagoa aurkitzen baititugu. Mugara iritsi

  • 16402874_1096116307182075_6554010887892227945_o

    KRONIKA| Eguzkia sartzen denean, bizitza desagertzen da

    Hara gora igo nahi baldin badugu, bizitza desagertzen danean egin behar dugu. Orduan baikara talde indartsua, eta orduan soilik jakingo dugu balentria honetarako prest ote gauden, eta geure beldurrei aurre egiteko gai izango ote garen. Goizeko zazpi eta erdiak dira, eta lo egitea gogoko dudan arren, lo sakuan egoteaz ere aspertu egiten naiz; egunari heltzeko

  • IMG-20170109-WA0055

    KRONIKA | Ni ez naiz superheroia

    Behe Kanpalekuan pare bat egun eman ondoren, oraindik ere, han goian bizitakoa onartzen gaude oraindik; izan ere, arinegi da ondorioak ateratzeko, eta are gutxiago erabakiak hartzeko. Hasi besterik ez gara egin; ez gara presekin ibili behar; tentuz hartu behar ditugu gauzak, eta eguraldia asmatzen saiatu behar gara. Hormetatik igotzea oso ondo egongo da, baina neuk

  • IMG-20170124-WA0010

    KRONIKA | Sei egun neketsuren ostean, amaiera beldurgarria

    Ea geroago, tarte bat aurkitzen dudan euskaraz itzultzeko! Abisatuko dizuet. Mila esker! Tras 6 días fuera de casa (del CB) y una llegada terrorífica, es tiempo de reflexionar. La fatiga acumulada y las situaciones extremas me han pasado factura y dificultan mi descanso. Por lo tanto, a estas horas de la madrugada, he querido sacar todo

  • HELICOPTERO RESCATE CARLOS 1

    BIDEOA | Ezustea gaindituta; aurrera goaz

    Everesteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen diot lagun eta erronka honetako kide dudan Carlos Rubiosi; izan ere, tamalez, Kathmanduko ospital batera eraman behar izan dute birietako infekzio batek jota. Jakin badakit egonkor dagoela, eta arriskutik kanpo, baina hemen asko botatzen dugu faltan. Benetako txapeldun bat da eta oso harro nago egindako lan guztiarekin, onena

  • IMG-20170115-WA0026

    BIDEOA | Bigarren eta hirugarren kanpalekuen artean, ekinean (7000 m)

    Gogor lanean aritu ostean, 7000 m ingurutara igaroko dugu gaua. Atzo Bigarren kanpalekura iritsi ginen aste bukaera bitarte honetan ahalik eta gehien ekipatu ahal izateko ahaleginetan. “Heriotzaren bidea” berriz ere zeharkatu behar izateak sorrarazten dizkigun sentsazioak bizi nahi al dituzue? Hona hemen, Avista Multimedia lagunek grabatutako irudi ikusgarriak. Haizeak oso bortitz jotzen du, baina tentuz

  • 2017 01 13 (7)

    KRONIKA | Lehen Kanpalekuan gaude jada (6050 m)!

    8Khumbuko izotz-jausian barrena lau egun luze lanean eman ondoren, haizeak beta eman zigun eta ostiraleko gaua, atzokoa, Behin-behineko Lehen Kanpalekuan igaro genuen, hain zuzen ere, 5870 metrotara. Hala ere, baldintza egokien bila aritzeko lanetan, gorantz egin dugu, eta 6050 metrotara dagoen Lehen Kanpalekura iritsi gara. Une honetan, -30º zero azpiko tenperaturan gaude.   Egun gogorrak

  • khumbu-icefall1

    BIDEOA | Khumbuko izotz-jausia, Everest

    Gogor jarraitzen dugu lanean, Khumbuko izotz-jausia konplikatua ekipatzeko ahaleginetan. Momentuz, lau egun daramatzagu eskailerak igotzen eta bidea prestatzen; bakoitzak 30 kg baino gehiago garraiotzen ditugularik. Tarte arriskutsuak daude eta tentuz handiz jokatu behar dugu. Hona hemen, izotz plaken laberinto konplikatu honetan egiten ari garen lana ondo baino hobeto islatzen duen muntaia. Gozatu! Alex

  • 2017-01-07-khumbu-3

    KRONIKA | Khumbu izotz-jauzia ekipatzen hasiak gara

    Bi egun daramatzagu Behe Kanpalekua eta Lehen Kanpalekuan artean dagoen Khumbu izotz-jauzia ekipatzen. Egia esan, orotara, Everest eskalatzeko erronka guztiaren barnean, zati honi diot errespetu gehien; beldurra ematen dit denbora gehiegi ematea honetan, eta hilabete inguru egotea soilik hau ekipatzen. Zinez, lan gogorra dela, hainbat eta hainbat eskailera igo behar ditugulako. Hitz gutxitan, izotz plakez

  • 2017-01-06-cb-14

    KRONIKA | Behe Kanpalekuko lehen egunak (5.250 m)

    Behe Kanpalekua (5.250 m). Geure etxe eta bizilekua datozen asteotan. Benetako luxua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoen espedizio bakarra izatea; urtean zehar, masifikatuta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan. Urtarrilaren 5a, Behe Kanpalekuko lehen eguna. Dena muntatzen, gauza guztiak bere lekuan jartzen, altuerara ohitzen eta geure bizilekua izango dena ahalik eta erosoen,

  • alex-zoriontzen

    BIDEOA | Urte berri on!

    Urte berri on guztioi, neure indar guztiak bidaltzen dizkizuet Everestetik, Nepal. Amets eta une gozoez betetako urte eder bat opa dizuet. Utz ditzagun atzean bizitako une latz guztiak eta ekin diezaiogun 2017. urte honi indarrarekin; onena opa dizuet erronka berri honetan. Nirekin eramango zaituztet planetako gailurrik altuenera.

  • 2016-1

    NEPAL | Abendua 27-31

    Hona hemen, azken egunotako laburpena: Abenduaren 27a: Everest, goren-gorenetik ikusita Boudhanath tenplua (Kathmandu) Abenduaren 29a: Kathmandu-Namche Bazaar (3.404 m)   Abenduaren 30a: Khunde, Khumbu (3.900 m) Abenduaren 31: (Egunean zehar) (Gauean, urteko azken afarian) 2016. urte honi amaiera ematen diogu afari eder honekin. Orain, zuei tokatzen zaizue… Goza ezazue!!#TxikonGoesToTheEverest pic.twitter.com/NUjaKi6GDu — Alex Txikon (@AlexTxikon) 31

  • 1-11

    LOIU-KATHMANDU | Hasi da abentura!

    Hasi da abentura; Kathmandun gara jada. Ez da bide erraza izan, bertara heldu ahal izateko bide nekeza gainditu behar izan dugu, negu parteko espedizioak oso garestiak direlako, eta gainera, bestelako prestakuntza bat exijitzen dutelako, baina ametsak egi bihurtzeko geure esku dagoen guztian egin behar dugu, eta azkenean lortu dugu; gure erronkan konfiantza izan duten babesle

  • 1

    Everestera abiatu aurretik | ‘EL RUIDO Y LA FURIA’ 7c+/8a kateatzeaz pozarren

    Jada hiruzpalau egun pasa dira ‘El ruido y la furia’ 7c+/8a bidea kateatu nuenetik. Nire aburuz, inoiz egindako lorpenik garrantzitsuenen artean kokatzen dut; bereziki, nire bizitzako zein momentutan erdietsi dudan kontuan hartuta. Izan ere, azken asteetan oso lanpetuta ibili naiz, penintsulako mapari eta nazioartekoari pare bat buelta eman dizkiot, eta kilometro lar daramazkit soinean egun gutxi

  • 2016-12-16-rueda-de-prensa-alex-txikon-1

    HURRENGO GELTOKIA | EVEREST negu partean, oxigeno artifizialik gabe

    Letra larriz idatzitako hitzak ditut hauek nere barrenean, nire ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko espediziorik ikusgarrienetarikoa edota ikusgarriena ere baita.   Gizakiak muturreko baldintza guztiak gainditzen saiatu da beti; besteak besteak, poloak, desiertuak, itsasoak, hamalau zortzimilakoak’…eta zehazki, kirolaren munduan egin gabe gelditzen den erronka handienetako bat duguna: Everest, munduko mendirik altuena -8.848 m-,

  • IMG_2120_S

    2016/02/26: Nanga Parbateko aurreneko neguko igoera

    2016ko otsailaren 26a nazioarteko alpinismoaren historian sartu da. 15:37ean (Pakistango ordua), Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Simone Moro Nanga Parbat (8.126m) mendiaren gorenera heldu ziren, ordura arte urtarorik hotzenean eskalatu gabeko azkenaurreko zortzimilakoa zen.     24 ordu pasatxoren buruan, Behe Kanpalekura itzuli ziren, Tamara Lunger sokakidearekin batera. Azken honek sekulako indarra eta are ardura

  • NangaKrokis_25-2-2016_S

    Dagoeneko 4Kn (7.200m) atseden hartzen ari dira, 5:30–6:00ak inguru ekingo diote tontorreranzko bideari

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/25 Arratsaldeko 18:30ean (Pakistango ordua) kontaktatu berri du Alex Txikonek Behen Kanpaleku honekin. Laurak lozaku barruan hidratatzen eta atseden hartzen ari direla baieztatu digu. Haizearen abiadurari dagokionez, badirudi baldintza optimoak (5–10km/h, ez gehiago) 26ko gauean helduko direla eta 27ko egunean zehar mantenduko direla. Baina ordura arte itxaroteak 7.000m-tik gora

  • SummitView_FromC3_S

    Beste urrats garrantzitsu bat: gaua 3Kn (6.700m)

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/24 EGINA. Alex Txikon, Ali Sadpara, Simone Moro eta Tamara Lunger 3Kn (6.700m) atseden hartzen ari dira uneotan. Bigarren etapa hau amaituta, esan liteke lau eskalatzaileek Kinhsofer bide honetako zailtasun tekniko handieneko tarteak gainditu dituztela dagoeneko; Nanga Parbat (8.126m) aurrenekoz neguan eskalatzeko bidean berebiziko pausoa, inondik ere. Aurrerantzean, bestelako

  • NangaParbat_location

    Javier Del Valle: “Himalaia eta Karakorum mendikateen artean erdibidean eta isolatuta dagoelako da hain aldakorra Nanga Parbateko klima”

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/22 Zenbait saiakeratan zehar 2Ktik (6.100m) gorago ezin pasa ostean, badirudi azkenean heldu dela amestutako leihoa, behin betikoa, ziurrenik, dena ondo badoa eta gorputzek egoki erantzuten badute, Txikon, Sadpara, Moro eta Lunger-i neguan inoiz eskalatu gabeko Nanga Parbat honetan beren tontor saiakera abiatzeko aukera emango diena. Oraindik ilun zenean

  • ATxikon_Wind_C1

    Ezinezkoa izan da, bihar berriro saiatuko dira

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 15/02/2016 Ezinezkoa izan da. Meteo aldaketa berri batek –tamalez, aukeren artean zegoen–, hodeiak eta haize zakarrak ekarri ditu, lau eskalatzaileak 1Ktik jaistera behartuz. Nangak neguan gaudela gogorarazi digu beste behin. Bihar berriro ere saiatuko dira. 14:00ak inguru heldu ziren atzo 1Kra (4.800m). Ordubete eskas pasatu zuten azken elur jausiak

  • Inside_bigtent_s

    Neguan Behe Kanpaleku batean bizitzearen –edo bizirautearen– artea

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/11 … Eta bien bitartean… Behe Kanpalekuan makina bat ordu pasatu eta aspertzeari ahal den moduan aurre egin beharko; eta, sinetsidazue, horretarako sormen nahiz arte apur bat behar da. Azken batean, kasik zeharo isolatutako mini-gune bat da hau, erabat autonomoa horrebestez, non mini-gizarte baten gisara, jatorri ezberdineko pertsonak bizi

  • Txikon_Lunger_Sadpara_Moro_Afteravalanche_S

    Haize zakarra eta elur-jausi ugari: berri esanguratsurik gabe jarraitzen dugu

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/10 Badira bost bat egun BK honetatik azken albisteak igorri genituenetik, eta egia esateko berri esanguratsurik gabe jarraitzen dugu. Negua hastearekin batera Nanga Parbateko (8.126m) Diamir isurialde honetara hurbildu ziren bederatzi eskalatzaileetatik soilik Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k, Simone Morok eta Tamara Lungerrek jarraitzen dute ahaleginean; talde bakar gisa uztartuta,

  • DCIM100GOPROGOPR0442.

    Txikonek, ‘Sadpara’k, Morok eta Lunger-ek gutxienez otsailaren 7ko goizaldera atzeratuko dute gaur abiatzekotan ziren rotazioa

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/05 Badirudi gaur zabaltzekoa zen leiho laburra zenbait orduko atzerapenarekin helduko dela. Halamoduko egunak izaten ari dira hemen Behe Kanpalekuan, nahiko atseginak (batzuk besteak baino eguzkitsuagoak, temperatura ere aldatzen da batetik bestera), baina egunero ikusten eta entzuten dugu haizea erruz eta zakar dabilela han goian, 1Ktik (4.800m) gorako edozein

  • ATxikon_Sadpara_Moro_Lunger_5050_S

    Haize-etena probestuta, Txikonek, ‘Sadpara’k, Morok eta Lunger-ek urratsa zabaldu dute, beste behin, Kinshofer bideko 5.100 metroetara arte

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/02/01 Izan ere, Tamara Lunger-ek berak duela hainbat egun bere Facebook kontuan aurreratu bezala, Simone Moro buru duen kordada Alex Txikon eta Ali ‘Sadpara’ri batu zaie Kinshofer bidean. Bi italiarrek amaitutzat eman dute Messner-Eisendle bideko saiakera, honen baldintza arriskutsuak tarteko –“serac-a erortzekotan da eta arrakalak gero eta gehiago irekitzen

  • ATxikon_Snow_1_S

    Guztiontzat ikasgai gisa balio dezakeen susto txikia

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/29 Alex Txikonek eta Ali ‘Sadpara’k urratsa zapaltzea zuten gaur goizerako plana, izan ere, egunotako haize zakarrak elurra mugitu du bidea guztiz estaliz. 1go Kanpalekura arte (4.800m) iristea zuten buruan, ez harago, ufadek ez baitute atsedenik ez eta gehiagorako aukerarik ematen. Baina euren asmoa bertan behera geratu da sustoa

  • Police_Nanga_2_S

    Hizketaldia ‘Txatxu’rekin, BK honetarako entrenatutako polizia agenteetako bat

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/28 Gaurkoa bezalako egun ezinezkoetan, zer hobeagorik sukaldeko suaren bueltan bildu, hizketan jardun eta ondokoari buruz gehiago ezagutzea baino… Ikramatjan Naqepa (Fairymedow, 1979), ‘Txatxu’ adiskideentzat, espedizioa amaitu bitarte Behe Kanpalekuan gurekin egongo den polizia agenteetako bat da. Harro paratu da argazkirako, Kalashnikov AK47a eskuetan duela. Dudarik gabe, beretzat eta

  • DCIM100GOPROGOPR0362.

    Txikonek eta ‘Sadpara’k glaziarra markatu dute balitekeelako datozen egunetako elurteek urratsa guztiz estaltzea

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 26/01/2016 Egun desatsegina gaur Diamir bailaran. Ez da komeni, ordea, sasoia galdu eta Behe Kanpalekuan gehiegi nagitzea. Hortaz, Alex Txikonek eta Ali ‘Sadpara’k goiza erabilgarri bilakatu dute Behe Kanpalekutik morrenaraino doan zeharkaldia (elur pilaketa handiak oso ohikoak baitira hemen) eta, batez ere, glaziarra banbuekin markatuz. Gaur arinki zuritzen ari

  • ATxikon_Sadpara_c2_3

    Leiho egoki baten zain, bidea tontor saiakerarako prest dute Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/25 Hamabi egun mendian lanean, hiru gau 1Kn (4.800m), beste lau gau 2Kko errepisa eskasean (6.100m), eta guztira 2.500 metro soka baino gehiago (ia 200 kilo) hara gora arte igota nahiz bidean zehar fijatuta, 3Kra arte (6.700m). Hogeitabost egun joan dira iragan abenduaren 31n Behe Kanpaleku honetara iritsi ginenetik,

  • C2-C3_zoom_S

    Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik depositu bat ezarri dute 3Kn (6.700m) eta 2Kra (6.100m) itzuli dira lotara

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/23 Txikon buru duen taldeak bere helburua bete du: bidea 3Kra arte (6.700m) ekipatzea lortu dute. Aldiz, gaua altuera horretan pasatzearen ideia alboratu dute, izan ere, 24 ordu baino gutxiagoren buruan 160km/h haize ufadak helduko direla diote aurreikuspen meteorologiko berrienek. Une honetan, 2Kn, zaku barruan, atseden hartzen ari dira;

  • Alex Txikon inside the tent in C2 at 6.100m

    Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi 2Kn (6.100m), 3Kra arte ekipatzen jarraitzeko adina material igota

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/22 Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi gorantz abiatu dira, beste behin. Ikusi beharko noiz arte irauten duen eta zenbaterako aukera ematen dien ustez 25era arte luzatuko den leiho honek. Saio gogorra baina eraginkorra gaurkoa: Hiru eskalatzaileak goizeko 03:00etan itzartu dira (23:00ak etxean), 03:30ean gosaria, eta 04:00etarako martxan, zuzenean 2Krantz (6.100m).

  • 6.500m_17-1-2016

    Txikonek eta ‘Sadpara’k 500 metro soka fijatu dituzte 6.500m arte, eta 2Kra (6.100m) itzuli dira lotara

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/17 Goizeko 8:00etan jaso dugu Behe Kanpalekuan bi eskalatzaileen lehenengo deia: “Gaua oso hotza izan da, –30ºC, baina martxan jartzeko prest gaude”. Eta halaxe izan da, prismatikoei esker ikusi ahal izan ditugu 2Ktik ateratzen eta aurreneko elur-ertzean gora abiatzen. Arratsaldeko 16:00etan berriro ere kontaktatu dute 2Kn bueltan zirela komunikatzeko:

  • ATxikon_Sadpara_insideC1

    Txikon eta ‘Sadpara’ Kinshofer hormaren oinarrira heldu dira

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016/01/13 Bikaina eta kualitatiboki oso garrantzitsua Txikonek eta ‘Sadpara’k gaur burututakoa: bidea Kinshofer hormaren oinarriraino ekipatzea lortu dute (6.050m gutxigorabehera), eta denda bat, janaria nahiz materiala depositatu dituzte bertan. Goizeko 7:30ean eta haize zakarrak zigortuta abiatu dira 1Ktik (4.800m), eta 15:30ean kontaktatu dute BKrekin esateko altuera horretara iritsi zirela

  • ATxikon_5700_Radio_2

    5.700m-ra arte finkatuta, eta ia 3.000 metro soka gora porteatuta. Alex Txikon buru duen nazioarteko kordadak eta Bielecki & Czech bikote poloniarrak indarrak batuko dituzte aurrerantzean Nanga Parbateko Kinshofer bidean gora.

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016ko urtarrilaren 11 5.700 metrora arte bidea muntatuta, eta 700 metro soka kota horretan bertan depositatuta; beste 1.000 metro soka beheragoko deposito batean, 5.300 metroko altueran; eta 600 metro soka gehiago 1K-n (4.800m), baita askotariko materiala eta janaria ere: halaxe daude gauzak Txikon eta ‘Sadpara’ren bi egunotako lanaren ostean

  • ATxikon_5-1-16_2

    Zalantza eta deliberazioen ostean, bihar berriro helduko diote lanari, oraingo honetan Kinshofer bideko 2K (6.100m) jomugan

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016ko urtarrilaren 8a Zalantza eta deliberazio orduak izan dira Alex Txikon buru duen taldearentzat. Baina, azkenean, hasierako planera itzulita, ondorioztatu dute Nanga Parbati bere bide arruntetik (Kinshofer bidetik) heltzea izango dela egokiena, nahiz eta aurten itxura benetan eskasa duen: iaz baino askoz biluziagoa, izoztuagoa ageri da. Hortaz, beste alternatibak

  • ATxikon_c1_11_s

    Aurreneko zama-lana 1K-ra (4.850m): 70kg material

    Testua: Igone Mariezkurrena (Nanga Parbat BK) 2016ko Urtarrilaren 2a Lehenengo lan saioa Nanga Parbaten –emankorra gainera!– Alex Txikonek, Daniele Nardik eta Ali ‘Sadpara’k osatutako taldearentzat. Behe Kanpalekura (4.200m) iritsi eta bi egunera, bertan guztia atondu ostean, hiru alpinistek aurreneko zama-lanari ekin diote gaurkoan, eta hala, aurtengo neguan euren altuerako 1go Kanpalekua (1K, 4.850m) izango den

  • Ali_Saltoro

    Ali ‘Saltoro’: “Gauzak aldatuz gero, familia gehiago bizi litezke turismotik Pakistanen”

    Testua: Igone Mariezkurrena (Islamabad) Ali Muhammad ‘Saltoro’ (Saltoro, 1975) konfiantzazko kontaktua eta adiskidea dugu Islamabaden. 1999az geroztik APC-ko (Alpine Club of Pakistan) kidea da, Baltistango Mendi Federazioan ere badabil eta baita Pakistango Turismo Agentzien Elkartean ere. Badira 20 urte baino gehiago freelance gida gisa diharduela Pakistanera mendi nahiz abentura bila datozenentzat, eta 2013an bere agentzia

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera