AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)

Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik. K2an aritu diren lagun poloniarren antzera, neguak aurten ez du geure alde egin; laburbilduz, neguko alpinismoari ez dio betarik eman.

4

3

Gauza guztien gainetik, argi daukat ez naizela sekula damutuko itzultzeko erabakia hartu izanagatik. Bizitza edo ezer ere ez; aukera bi horiek geneuzkan mahai gainean, eta zinez, altuera eta tenperatura horietara ez dela batere samurra burmuinarentzat erabakiak hartu behar izatea. Baina, argi neukan, amesten, mendiaz gozatzen eta aldamenekoak zaintzen jarraitu nahi nuela. Aldi berean, Pumoriko (7161 m) gailurrarekin gelditzen naiz, historiako bigarren neguko igoera, eta bertatik gozatu ahal izan genuen paisaia ahaztezinarekin. Zalantzarik gabe, ez naiz egundo nekatuko naturaren edertasunaz eta Himalaiaren handitasunaz.

6

10

8

16

32

11

Azpimarratu nahiko nuke babesle guztien laguntzarik gabe hau ez litzatekeela posible izango. Banan-banan eskertu nahi diet emandako laguntza eta babesa. Handiak zarete, zuengatik darrai alpinismoak bizirik. Bidaiaren, mendiaren eta superazioaren parte zarete. Mila esker, horren eskuzabalak izateagatik.

13

Bestalde, zeharo harrituta nago 2 hilabete hauetan 5350 metrotara elkarbizitzen aritu garen 16 pertsonako taldearen abenturak nolako jarraipena izan duen. Geure etxea izan da, eta espero dot zeuena ere izan izana, guk horrela sentitu izan baitugu. Egunero partekatzen genituen argazki eta bideoen bitartez eman diguzuen maitasunak ez du parekorik. Nire motibazioa pizten duen sugarra zarete, eta horri esker, bete-betean dago, benetan.

31

2

25

5

20

Batez ere, une ez hain onak igarotzen ari diren pertsona horiei guztiei eskaini eta zera erakutsi nahi diet: lana eta superazioa aurrera egiteko gakoa dela, eta munduko gailurrik altuenean inoizko baldintzarik gogorrenetan 7850 metrotararaino ekipatzea posible baldin bada, aurrera egin, une txar horiek albo batera utzi eta zeure ametsa lortzeko bideari ekitea ere posible dela sinestarazi.

17

12

Alex

;)

       

Berriak

 
AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik.
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera