AX | Egitasmo solidarioa Nepalen

Ametsak egia bihurtzen ez direla diote, baina…

Nepalerantz, neure bigarren etxerantz, abiatu aurreko egunetan, Alexen dei bat jaso nuen, eta hara non esan zidan ikaragarri gustatuko zitzaiden sekulako sorpresa zuela esku artean.

IMG_20170126_124435271_HDR

Munduko mendirik altu eta ikusgarrienetarikoak ditugu Nepalen, eta hortaz, bertan arnasten den afizioak ez du parekorik.

Hala ere, eskalada ez dago horren errotua; izan ere, tradizioa, esperientzia, eta batez ere, baliabideak falta dira. Hemen bizitza ez baita batere erraza, lagunok. Motibazioa eta ikasteko gogoak, aldiz, ez zaizkie falta. Momento oro, euren esku dagoen guztia jartzeko prest agertu baitira.

16406785_10154067188607691_4854509633365788068_n

Hilabete eta erdiz, hainbat abentura eta ametsgaizto bizi behar izan ditugu Nepaleko aduanaren kontura; milaka dei, bilerak edozein ordutan, … baina gero, benetan, tramite guztiak egiten diren benetako bulegoak ministerioen aurrean aparkatutako motozikleten jarlekuetan egiten dira. Noizbait honetaz ere idatziko dut, nepaldarren funtzionamendu burokratikoak badu beste kapitulu baterako mamia-eta.

Alex eta Ibrak Euskaditik bidaltzen duten material sorta galant hau (bidalketak eta zergek balio duten guztia euren poltsikoetatik ordaindute dute, Azpeitiko eskalatzaile taldearen laguntzarekin) hainbat formatu desberdinetako kaxa eta bidoietan iristen da… besteak beste, kaskoak, zinta expresak, sokak, katu hankak (40 pare baino gehiago), mosketoiak, gri grisak, arnesak, 100 bolts, zulagailua, jumarrak, … Sekulako festibala!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Eta egun gutxira, Everesteko Behe Kanpalekutik zuzen-zuzenean… Ibra handia iristen da (Mikel Uribesalgo), harrokako eskoladan duen esperientzia bidelagun, geurekin une ederrak bizitzeko prest. Hona hemen lan guztiaren emaitza:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

IMG_0016

- Astreck Climbing Wall-en Ibrak debalde emandako bi tailer. Lehena harrokan aurrenekoz ari direnentzat, eta bigarrena, esperientzia gehiago dutenentzat. Biek ala biek arrakasta itzela izan zuten. Ibilbide luze eta oparoa izateaz gain, komunikatzaile bikaina baita Ibra , eta berari esker, asko ikasi genuen!

IMG_20170114_135307

- Ladies Mountain League taldekoekin batera, Hattiban-era egindako irteera. Hanna Sjödin-ek sortutako taldea dugu hau, zeinak emakume nepaldarrak mendi inguruko kiroletan murgiltzea duen helburu. Oro har, 12 eta 50 urte bitarteko 10 emakume baino gehiago ausartu ziren harrokako eskalada probatzera. Euren gogobetetakoa aurpegiak ikusteak ez du preziorik!

IMG_5630

- Eskalatzeko 7 bide berri zabaldu, eta daudenekin batera, BalmaNagar Nepaleko eskaladaren jaiotza eta etxea izatea erdietsi. Zeuen egutegian letra larriz markatu ezazue, aldamenean sekulako erreka baitago beroak gogor jotzen duenean bertan murgildu ahal izateko, boulderrak daude, camping-a, eta Himalayako panoramika itzela. Eskola honek, orain, gradu anitzeko bide berriak ditu, 5+ tik 7b+-ra. Maila eta gustu guztietarako aukera zabala!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

667

IMG_20170128_164612

- ‘Boltexpedition 3’ gisa izendatu duzun aste honetan, eskalatzaile nepaldarrek  bideak euren kabuz ekipatzea ere lortu dugu, baita eskaladako teknika berriak ikastea, korapiloak, aseguratzen, jumatzeatzen, segurtasunez rapelatzen…

Nepal Mountaineering Instructor asoziazioak ere, egunotan eskalada kurtso bate maten ari zela BimalNagarren, Ibrak euren ikasleei tailer bat eman ahal zien ere eskatu ziguten arren!

Ibrak sekulako lana egin du, benetan, egun guztiak horman eskegita eman ditu, bide berriak zabaltzen, zulatzen, garbitzen, ikasten… bazkaltzeko ere ez zen jaisten!

IMG_20170128_160625543

Bere poztasunak, apaltasunak, esperientziak, jakintzak, eta laguntzeko gogoak, guzti hau arrakasta itzela izatea ekarri dute, Nepaleko negu gorrian baldintzak ez baitziren onenak.

Zeinen handia zaren, Ibra!

Captura de pantalla 2017-02-20 a las 16.44.41

Azkenik, Proiektu solidario guzti honen aitzaindaria izan den Alex Txikoni eskerrak eman behar dizkiogu.

Bere laguntza zenbaezina izan da. Everesteko bere neguko espedizioa prestatzeaz gain, erronkako atal honetan ere bere esku zegoen guztia eman baitu; Behe Kanpalekuan egonda ere. Alex ez da MENDIZALE bat bakarrik (hola, letra larriz), lehengo abenturazale horietako bat, apala, eskuzabala, eta bihotz handikoa. Eta, aipagarria iruditzen zait hau, egun, mendian, sekulako konpetentzia eta egoa dagoen honetan.

Bere izena inon ere ez aipatzea eskatu zida, baina ez diot kasurik egin, berak egindakoak aparteko merezimendua eskatzen baitu.

Bere laguntzarik gabe, guzti hau ez zelako posible izango. Beraz, horRa hor zeure pertsonarekiko esker ona. Onena merezi duzu, Alex.

Bestalde, proiektu hau gauzatu ahal izateko, euren alea jarri duten laguntzaile guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Mila esker, bihotzez!!

- Alkizabal, Ander
- Fixe, Raquel Hernandez!
- Sokaitz Eskalada Taldea eta Beltza
- Zero Azpitik
- Azpeitiko herri eta eskalatzaileei
- Bizkaiko diputzioari, eta bereziki, Lorea Bilbao Kultura eta Kirol arloko diputatuari
- Bergarako eskalatzaileei
- Lur, Esther, David, Eneko, Haizea eta Joseri

Hemen, Nepalen, Dave Smith, Niraj Karki eta Ladies Mountain League eta bere sortzaile den Hanna Sjödin izan ditut laguntzaile. Mila esker, zuei ere!!

16386967_10154067035532691_3316142199992111402_n

Ea proiektu hau jarraipen handi baten hasiera besterik ez den. Ea datorren urtean ere, errepikatzerik dugun, eta ikasten, gozatzen eta Nepalen bide berriak zabaltzen jarraitzen dugun. Harrokan ikusiko dugu elkar!

Enara Lariz
Nepal, 2017ko otsaila

Azkenik…

Ibra: “Ikarragarri gustatuko litzaidake esperientzia hau berriz ere errepikatzea, agian, beste urte batean, jendearen eta patrozinatzaileen babes handiagoarekin. Bereziki motibatuta eta asebeteta itzuli naiz, geure lanak merezi izan duelako. Eskerrik asko guztioi, bene-benetan.”

411

Alex

;)

 

       

Berriak

 
KRONIKA | Gero arte, Everest!
Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik
AX | Bizitza ezustez beteta dago!
Bizitza ezustez beteta dago! Une batez gelditu eta neure bizitzako esperientziarik gogor eta politena bizitzen ari naizela konturatu… eta bat-batean, are eta politagoa izan ahal dela konturatu. Eredu eta inspirazio dudan Reinhold Messner italiarra (Bozen-Hego Tirol, 1944) Behe Kanpalekura hurbildu baita ustekabean, geu agurtzeko eta munduko gailurra negu partean eta oxigeno artifizliak erabili gabe igotzeko