AX | Everesteko neguko espedizioaren inguruko gogoeta (8848 m)
Hilabete pasa da jada oxigeno artifizialik gabeko neguko espediziotik etorri ginenetik, eta bada balorazio bat egiteko garaia. Zalantzarik gabe, inoiz egin dudan erronkarik gogorrena izan da, eta ez soilik muturreko baldintzengatik, norbera indartsu sentitzean eta buruaren kontra egin behar izatean baizik. Eguraldiak ez zuen gupidarik izan, eta ondorioz, ez zigun eman geure ametsa betetzeko aukerarik. › Ver más
KRONIKA |Gailur saiakera, abian!
Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko. Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera › Ver más
KRONIKA | Jardunaldi gogorrak 7850 metrotaraino ekipatzen!
Egun eta gau gogorrak hor goian. Bukatutzat eman dugu lana nahiz eta 4. Kanpalekutik oso gertu gelditu, izan ere, eguraldi eskasa izan dugu eta taldekide bat ez zen oso ondo sentitzen. Hala ere, oso pozik gaude egindako lanarekin muturreko baldintza horietan 7850 metrotaraino ekipatzea lortu, eta Behe Kanpalekura denok elkarrekin itzuli garelako. Jardunaldi gogorrak izan › Ver más
KRONIKA | Gailurra Pumorin (7161m)
Pumoriko gailurra egin dugu, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna duguna eta munduko mendirik politenetakoen artean izendatzen dutena askok. Everesteko 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, geldialdi bat egin dugu, mendi eder hau igotzeko eta geure indarrak neurtze aldera. Taldea Ali Sadpara, Nuri, Temba Bhote eta nik osatzen dugu eta estilo minimalista eta arinean egin dugu saiakera. Mila esker › Ver más
KRONIKA | Bigarren Kanpalekura iritsi gara, 6500 metrotara!
Behe Kanpalekutik atera eta Lehen Kanpalekuan gau benetan hotza pasa ostean, eta ia lorik egin gabe haize bortitza dela eta, Bigarren kanpalekurantz abiatu gara. Pozarren gaude jardunaldi bakarrean iristea lortu baitugu, iaz, aldiz, 2 egun behar izan genituen. Gainera, iaz baino 150 metro gorago kokatu dugu. Haize bortitzak markatutako jardunaldi gogor baten ondoren, Behe Kanpalekura › Ver más
KRONIKA | Trekkingeko esperientzia + Behe Kanpalekuan gaude jada
Everesteko Behe Kanpalekura iritsi gara jada. Iaz urtarrilak 4ean heldu ginen, aurten, ordea, 2 egun lehenago. Hona heltzeko horren ezaguna den Everesteko Trekkinga egin dugu, eta egia esan, egun ikaragarriak bizi izan ditugu, izan ere, oso eroso aritu gara eta asko gozatu dugu ibilbide guztian zehar; batez ere, egun batean ezik, gainontzeko guztietan eguzkia izan › Ver más
KRONIKA | Everest zain daukagu
Bizkaia atzean utzita, Nepalerantz abiatzeko ordua da. Erronka hastear da. Beste urte batez ere, Everest, munduko mendirik altuenak, neguan eta oxigeno artifizialik gabe gordetzen dituen txoko preziatuak ezagutzera goaz. Baina, zinez, niri oxigeno gabe uzten didana aireportura gu agurtzera etorri ziren guztiak direla.   Kathmandun gaude jada. Baina ez gara bakarrik etorri, Loiuko aireportutik ia › Ver más
TRAILER | “Everest, aparteko erronka”
Hona hemen aurki aurkeztuko dugun filmaren aurrerapentxo bat; hain zuzen ere, nire bizitzako espediziorik gogorreneraren inguruko bizipenak islatuko dituen irudi zoragarrien bilduma, zeinetan Everest negu gorrian eta oxigeno artifizialik gabe igotzen saiatzean bizi izandako poztasun eta zorigaitzak. Filmaren estreinaldiaren datak: - Azaroaren 9an, arratsaldeko 19:30tan, Bilboko Euskalduna Jauregian. - Azaroaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, Madrileko CaixaForumen. › Ver más
KRONIKA | Gero arte, Everest!
Adiorik ez, gero arte baizik. Everestek ez du berau limurtzeko aukerarik eman, ez digu bere bihotza eskura utzi nahi izan, baina inolako zalantzarik gabe, berak nere bihotzaren zati handi bat lapurtu dit. Abenduaren 25ean etxetik atera ginen une beretik, zerutik banatzen gaituzten 8848 metro horietara heltzearekin egin dut amets, baina, zinez, berekoikeriak ez du tokirik › Ver más
AX | Bizitza ezustez beteta dago!
Bizitza ezustez beteta dago! Une batez gelditu eta neure bizitzako esperientziarik gogor eta politena bizitzen ari naizela konturatu… eta bat-batean, are eta politagoa izan ahal dela konturatu. Eredu eta inspirazio dudan Reinhold Messner italiarra (Bozen-Hego Tirol, 1944) Behe Kanpalekura hurbildu baita ustekabean, geu agurtzeko eta munduko gailurra negu partean eta oxigeno artifizliak erabili gabe igotzeko › Ver más
Pag123